Otsailetik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bideoz Lagundutako Arbitratzea erabiliko du Txapeldunen Ligak

UEFAk astelehen honetan baieztatu duenez, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetatik aurrera Bideoz Lagundutako Arbitratzea erabiliko da.
Bideo-arbitraje laguntzailea. Argazkia: EFE
Bideo-arbitraje laguntzailea erabiltzen 2018ko Mundialean. Argazkia: EFE

Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak astelehen honetan baieztatu duenez, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan hasita Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR) erabiliko da. "Bideoz Lagundutako Arbitratzea martxan jarriko da Txapeldunen Ligan otsailetik aurrera. Jada abian jarri badezakegu, ez dugu zertan gehiago itxaron behar", esan du Ceferinek.

Bestalde, Bideoz Lagundutako Arbitratzea UEFA Europa Ligako finalean ere erabiliko da, baita 2019ko ekainean jokatuko den Nazioen Ligako Lauko Finalean eta datorren udako 21 urtez azpiko Eurokopan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X