Errusia 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kroazia Munduko Txapelketan egongo da Grezia kanporatu ostean

Selekzio kroaziarrak golik gabe (0-0) berdindu du talde greziarraren aurka berraukerako itzulerako neurketa, baina Errusian arituko da, joanekoa 4-1 irabazi baitzuen.
Kroazia. Argazkia: EFE
Kroaziako jokalariak Munduko Txapelketara sailkatu direla ospatzen. Argazkia: EFE

Kroaziak Errusiako 2018ko Munduko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du, berraukerako kanporaketan Grezia gaindituta. Kroaziarrek 4-1 irabazi zuten joaneko neurketa, eta itzulerakoan (0-0) ez dute arazorik izan sailkapena lortzeko.

Fitxa teknikoa:

0 - Grezia: Orestis Karnezis, Vasilios Torosidis, Konstantinos Manolas, Sokratis Papastathopoulos, Panagiotis Retsos, Alexandros Tziolis, Panagiotis Tachtsidis, Zeca, Anastasios Bakesetas (Giannis Gianniotas, 59. min), Lazaros Christodoulopoulos (Konstantinos Fortounis, 59. min) eta Konstantinos Mitroglou (Dimitrios Pelkas, 78. min).

0 - Kroazia: Danijel Subasic, Sime Vrsaljko, Domagoj Vida, Dejan Lovren, Ivan Strinic, Ivan Rakitic, Luka Modric (Matej Mitrovic, 91. min), Marcelo Brozovic, Mario Mandzukic, Ivan Perisic (Ante Rebic, 86. min) eta Nikola Kalinic (Andrej Kramanic, 78. min).

Epailea: Bjoern Kuipers (Herbehereak).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X