Emakumezkoen futbol liga profesionala abian jartzeko estatutuak onartu dituzte
Kirol Kontseilu Gorenak astelehen honetan, martxoaren 14an, onartu ditu emakumezkoen futbol liga profesionala abian jartzeko estatutuak. 2022-2023 denboralditik aurrera, erakunde berri batek zuzenduko du txapelketa.
"Historia egingo dugula esateko moduan gara. Jokalariekin batera ospatu nahi dugu gure herrialdeko kirolarentzat oso garrantzitsua den gertaera hau. Emakumezkoen futbol liga profesionala errealitatea da jada. Gobernuaren nahia da emakume batek liga profesionala zuzentzea", adierazi du Jose Manuel Franco Kirol Kontseilu Goreneko presidenteak.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentea ere pozik azaldu da estatutuak onartu ostean: "Gure arauak betetzen diren artean, aurrerapausoak ematen saiatuko gara. Emakumeak eta gizonak bat eginda egon gaitezen aldarrikatu nahi dugu, ez soilik kirolean, baita gizartean ere".
Sheila Elorza Eibar taldeko jokalariarentzat, martxoaren 14a "egun historikoa da". Zaratamokoak esan du, denbora asko daramatela futbol liga profesionala eratzeko borrokatzen, eta azkenean helburua lortu egin dutela. Aurrerapauso hau, etorkizunean beste kirol batzuentzat eredugarria eta lagungarria izatea espero du Elorzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arene Altonaga: “Gogorra izan da eta triste gaude, baina behekoek berdin jarraitzen dute eta lasaitasun hori ere badaukagu”
Eibarrek Athleticen aurkako derbia galdu du Ipuruan 0-1eko emaitzarekin. Arene Altonaga Eibarreko kapitainaren hitzetan, iaz bezala azken minutuan galtzeak min egin die. Hala ere, bi aste lasai dauzkate aurretik, eta “ondo etorriko zaigu burua altxatzeko”.
Maite Valero: “Partida ona egin dugu, gure jokoa inposatzen saiatu gara eta uste dut lortu dugula”
Eibarren eta Athleticen arteko derbia jokatu da gaur Ipuruan. Athleticek 0-1 garaitu ditu armaginak, eta hilabete zaila igaro ostean Maite Valerok azaldu duenez, “garaipen honek inpultsoa” ematen die aurrera jarraitzeko eta “azken partidetan dena emateko”.
Agotek azken hasperenean egindako golak garaipena eman dio Athletici Ipuruako derbian (0-1)
Garaipen honi esker, bilbotarrek azken asteetako bolada txarra etetea lortu dute. Armaginek, aldiz, behar-beharrezkoak dituzten puntuak lortu gabe jarraitzen dute.
Realak garaipen argia lortu du Athleticen aurka Lezaman (0-2)
Arturo Ruizen taldea gehiago izan da zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko euskal derbian, eta Aiara Agirrezabalak eta Paula Fernandezek lehen zatian sartutako golekin nagusitu da.
F Liga: Athletic vs Real Sociedad, zuzenean
Ikusi zuzenean Athletic Cluben eta Realaren arteko F Ligako 20. jardunaldiari dagokion euskal derbia, igande honetan, otsailaren 15ean, 12:00etatik aurrera, Lezamatik.
Athleticek gora egin nahi du sailkapenean, eta Realak hirugarren postua sendotu, igande honetako derbian
Txuri-urdinak hirugarren dira, bederatzigarren den Athleticek baino 15 puntu gehiagorekin. Zuri-gorriek zortzi gol jaso dituzte euren azken bi neurketetan, baina joaneko partida berdinketarekin amaitu zen. Igandeko derbia zuzenean jarraitu ahal izango da, 12:00etatik aurrera, EITBn.
Athleticek lehen garaipena lortu du Di Stefanon (0-1)
Athleticek 2025-2026 Moeve F Ligako titulua lortzeko lehian jarraitzen du, Real Madrili irabazita (0-1), 17. jardunaldiko partida aurreratuan. Adriana Nanclares atezainak buruan kolpea jaso ondoren, Sara Ortegaren gol bikainak hiru puntuak erabaki ditu talde bilbotarrarentzat.
Yerai Martin prestatzaile andoaindarrak Costa Adeje Tenerife zuzenduko du denboraldia bukatu arte
Entrenatzaile gipuzkoarra Euskal Herriko futbol hezitzailean, SD Eibarren, ibilbide bikaina egin eta Portugalgo Racing Power FC taldean nazioarteko esperientzia izan ondoren iritsi da Tenerifeko taldera.
Sonia Bermudez da Espainiako selekzioko hautatzaile berria, eta Iraia Iturregi izango du laguntzaile
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du Montse Tomek ez duela karguan jarraituko eta Bermudez dela hautatzaile berria. Iturregi izango da bigarren entrenatzailea.
Moeve F Ligako derbien egutegia
Athletic, Reala eta Eibar dira lehen mailan lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen ikus ditzakezu 2025-2026 denboraldiko derbien data guztiak.