Primera Iberdrola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau partida, lau porrot

22. jardunaldian lau euskal taldeek galdu egin dute. Hurrengo asteburuan ez dago partidarik.
Eibarrek Real Madrilen kontra galdu zuen
Eibarrek Real Madrilen kontra galdu zuen

Primera Iberdrolako 22. jardunaldian laur euskal taldeek galdu egin dute.

Realak bigarren postuan jarraituko du 47 punturekin nahiz eta Levanteren etxean 1-0 galdu. Txuri-urdinen maila azken partidetan ez da ona.

Bestalde, Athleticek Bartzelona hartu zuen Lezaman; minutu asko markagailua hutsean izan zen baina azkenean liderra aise nagusitu zen (0-3).

Sailkapeneko zona epelean Alaves dago. Gasteiztarrek 1-0 Valentziaren etxean galdu zuten eta bederatzigarren tokian daude.

Eta azkenik Eibarrek 0-2 galdu zuen Real Madrilen kontra eta jaisteko postuetan izango da beste jardunaldi bat.

22. JARDUNALDIA

Betis 0-0 Sporting Huelva

Atletico Madril 5-0 Sevilla

Tenerife E 3-1 Vila-real

Rayo Vallecano 3-2 Madril CFF

Levante UD 1-0 Reala (gol)

Valentzia 1-0 Alaves (gol)

Athletic 0-3 Bartzelona (golak)

Eibar 0-2 Real Madril (golak)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X