AFEk ontzat jo du Lan Ministerioaren proposamena, baina ACFFk baztertu egin du
Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE), Espainiako emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahaian gehiengoa duen sindikatuak, astearte honetan jakinarazi duenez, Lan Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamena "sinatzeko prest" dago.
AFEk ohar baten bidez azaldu duenaren arabera, Lan Zuzendaritza Nagusiak bidalitako agiriak "urtean 16.000 euroko gutxieneko soldata" ezartzen du "hitzarmenak babestuko dituen futbolari guztientzat". Lanaldi partziala, berriz, "ez da gehienezko lanaldiaren % 75 baino txikiagoa izango"; hau da, egunean sei ordukoa izango da, astean 30 ordukoa.
Halaber, bitartekaritzaren proposamenak "aldi iragankor bat" ezartzen du egun indarrean dauden eta lanaldi osoaren iraupenari buruzko erreferentzia konbentzionalik ez duten lanaldi partzialeko kontratuak egokitzeko.
Horrez gain, idazki horren arabera, "16.000 eurotik gorako ordainsaria jasotzen ari diren eta % 75etik beherako lanaldi partzialeko kontratua duten jokalariek 4.000 euroko igoera lineala jasoko dute".
Hartara, AFEk azpimarratu du futbolarien "gehiengoak" begi onez ikusten duela proposamen hori. Ondorioz, sindikatua proposamen hori "sinatzeko prest" agertu da.
Adostasunik ez patronalarekin
Aitzitik, Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) proposamen horri uko egitea erabaki du, "baliabide gutxien dituzten klubei kalte egingo dielako".
ACFFren ustez, proposamenak "ez du kontuan hartzen diru-sarrera handiagoak lortzeko beharra", eta, gainera, "negoziatzen ari ziren gutxienekoak % 33 areagotzen ditu".
Azkenik, patronalak gaineratu du prest jarraitzen duela "jokalarien baldintzak hobetzea eta lehiaketaren iraunkortasuna uztartzea ahalbidetuko duten akordioak adosteko", betiere "lehiaketako diru-sarrerekin bat datorren hazkunde mailakatuaren oinarriak" kontuan izanez gero.
Horrenbestez, azaroaren 16-17rako deitutako lanuzteak indarrean jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sonia Bermudez da Espainiako selekzioko hautatzaile berria, eta Iraia Iturregi izango du laguntzaile
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du Montse Tomek ez duela karguan jarraituko eta Bermudez dela hautatzaile berria. Iturregi izango da bigarren entrenatzailea.
Moeve F Ligako derbien egutegia
Athletic, Reala eta Eibar dira lehen mailan lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen ikus ditzakezu 2025-2026 denboraldiko derbien data guztiak.
Tximist Cup: emakumezkoen futbolean berdintasuna eta inklusioa landuz
Manchester City, Real Madril, Inter Milan, Olympique Lyon… Europako talde garrantzitsuenak erakartzen dituen txapelketa etorkizuneko izarren haztegi bihurtu da azken ekitaldietan.
F Moeve Liga abuztuaren 30-31ko asteburuan hasi eta maiatzaren 30-31n amaituko da
Egutegi asimetrikoa izango da. Hori dela eta, lehen itzuliko jardunaldi bakoitzeko ordena eta partidak eta bigarrenekoak ez dira bat etorriko.
Barçak irabazi du Kopa, bere palmareseko hamaikagarrena, Atletico Madril garaituta (2-0)
Kataluniako taldeak Claudia Pinaren bi golei esker menderatu du Atletico Madril, denboraldiko hirugarren garaikurra lortuta, Liga eta Superkopa irabazi ostean.
Bartzelonak seigarrenez jarraian irabazi du F Liga
Atletico Madrilek Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ziurtatu du, eta Betis eta Valentzia Federazioko Lehen Mailara jaitsiko dira. Athleticek Superkopa ziurtatu du.
Beatriz Alvarez, F Liga: ''Sistemaren bat erabiltzeak epaileek akatsak egitea ekidingo luke''
F Ligan bideoarbitrajea ezartzeko aukeraren gainean mintzatu da Beatriz Alvarez F Ligareb presidenteak ostegun eguerdian, San Mamesen, Women's Football Week 2025 ekimenaren baitan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)