Federazioa, hitzarmen kolektiboa sinatzeko falta den dirua jartzeko prest
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidenteak "1.152.000 euroko poltsa" eskaini du asteazken honetan, klubek Futbolarien Elkarteak (AFE) egindako eskaerei erantzun ahal izan diezaieten.
Rubialesen esanetan, Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak "16.000 euroko soldata eskaintzen du, % 50eko partzialtasunarekin (4 ordu egunean), eta horrek 8.000 euroko benetako soldata esan nahi du".
"AFE, berriz, 16.000 euro eskatzen ari da, baina % 75eko partzialtasunarekin. Ondorioz, hori 12.000 euroko soldata da, lanbide arteko gutxieneko soldata baino baxuagoa", nabarmendu du Rubialesek.
Horren aurrean, "Federazioak bere gain hartuko du kopuru bien artean dagoen aldea, eta talde bakoitzeko 18 jokalariren mesedetan egingo du ahalegin hori. Hartara, Federazioak 1.152.000 euro jarriko ditu, jokalari guztiek bermatuta izan dezaten AFE sindikatuak eskatzen duena", azaldu du presidenteak.
Aldi berean, azaroaren 16rako eta 17rako deitutako greba saihestea "ziurrenik ona" dela iritzi dio Rubialesek, eta, ondorioz, helburu horrekin proposatu du kluben eta sindikatuen arteko desadostasunei aipatu irtenbidea ematea.
Ligako partiden emanaldiei dagokienez, Rubialesek proposamen berri bat egin du, hau da, "norgehiagoka guztiak etxeko taldeak kontratatuta daukan operadoreak" eskain ditzala; izan ere, klub guztiek ez zizkioten euren eskubideak Mediaprori utzi.
Zure interesekoa izan daiteke
Sonia Bermudez da Espainiako selekzioko hautatzaile berria, eta Iraia Iturregi izango du laguntzaile
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du Montse Tomek ez duela karguan jarraituko eta Bermudez dela hautatzaile berria. Iturregi izango da bigarren entrenatzailea.
Moeve F Ligako derbien egutegia
Athletic, Reala eta Eibar dira lehen mailan lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen ikus ditzakezu 2025-2026 denboraldiko derbien data guztiak.
Tximist Cup: emakumezkoen futbolean berdintasuna eta inklusioa landuz
Manchester City, Real Madril, Inter Milan, Olympique Lyon… Europako talde garrantzitsuenak erakartzen dituen txapelketa etorkizuneko izarren haztegi bihurtu da azken ekitaldietan.
F Moeve Liga abuztuaren 30-31ko asteburuan hasi eta maiatzaren 30-31n amaituko da
Egutegi asimetrikoa izango da. Hori dela eta, lehen itzuliko jardunaldi bakoitzeko ordena eta partidak eta bigarrenekoak ez dira bat etorriko.
Barçak irabazi du Kopa, bere palmareseko hamaikagarrena, Atletico Madril garaituta (2-0)
Kataluniako taldeak Claudia Pinaren bi golei esker menderatu du Atletico Madril, denboraldiko hirugarren garaikurra lortuta, Liga eta Superkopa irabazi ostean.
Bartzelonak seigarrenez jarraian irabazi du F Liga
Atletico Madrilek Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ziurtatu du, eta Betis eta Valentzia Federazioko Lehen Mailara jaitsiko dira. Athleticek Superkopa ziurtatu du.
Beatriz Alvarez, F Liga: ''Sistemaren bat erabiltzeak epaileek akatsak egitea ekidingo luke''
F Ligan bideoarbitrajea ezartzeko aukeraren gainean mintzatu da Beatriz Alvarez F Ligareb presidenteak ostegun eguerdian, San Mamesen, Women's Football Week 2025 ekimenaren baitan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)