ACFF
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klubek errefusatu egin dute emakumezkoen futbolerako lehiaketa-eredu berria

Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) kritikatu egin du Espainiako Futbol Federazioak aurkeztutako planteamendua.
Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkartea
Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkartea. Argazkia: @AsociacionCFF

Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) "erabateko gaitzespena azaldu du Espainiako Futbol Federazioak emakumezkoen futbol-txapelketarako proposatu duen lehiaketa-eredu berria".

ACFF elkarteak Iberdrola Ligan parte hartzen duten 16 taldeetatik 14 barne hartzen ditu (guztiak Athletic eta Bartzelona izan ezik), eta astearte iluntzean argitara eman duen oharrean jasotzen denez, "aho batez" gaitzetsi dute emakumezkoen Lehen Mailako futbolerako "ezarri nahi duten lehiaketa-eredu berria". Elkartearen esanetan, proposamen berria plazaratzeko "ez dute klubekin hitz egin edota ezer adostu". Bere iritziz, "nabariak dira proiektuaren inprobisazioa eta zehaztasun, gardentasun eta azterketa sakon baten falta".

Halaber, oharrean gaineratzen denez, ACFF-k "proiektuaren nondik norako guztiak" aztertuko ditu, "batez ere elkartea osatzen duten kluben eskubideak urra ditzaketen alderdiak". Hori gertatuz gero, epaitegietara joko duela ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X