EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realaren garaipen sendoa Osasunaren aurkako derbian (3-1)

Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste bik txuri-urdinen garaipena ziurtatu dute, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
SAN SEBASTIÁN, 15/03/2026.- El delantero portugués de la Real Sociedad, Gonçalo Guedes (i), tras golpear el balón para conseguir el segundo gol del equipo donostiarra durante el encuentro correspondiente a la jornada 28 de Laliga EA Sports que disputan este domingo Real Sociedad y Osasuna en el estadio de Anoeta, en San Sebastián. EFE / Juan Herrero.
Gueden en su primer gol. Foto: EFE

Realak 3-1 irabazi du igande honetan Osasunaren aurka Anoetan jokatutako euskal derbia, EA Sports Ligako 28. Jardunaldiko partidan. Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste bik txuri-urdinen garaipena ziurtatu dute, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.

Osasunak izan du partidako lehen aukera, Rosierrek urrunetik egindako jaurtiketa batekin, Remirok ondo gelditu duena. Hortik gutxira, Victor Muñozek zutoinera bota du baloia burukada bikain batekin.

Egoera ikusita, Realak pilak jarri ditu eta jokoaren agintea hartu du. Turrientesek jaurti du lehenengo, baina Herrerak erraz gelditu du baloia, eta Oyarzabalek aukera bikoitza izan du, ia ate barrutik bertatik, baina kapitaina ez da fin ibili punteriarekin.

22. minutuan, Guedesek erdiraketa jarri du eta, Herrerak baloia desbideratzean, Boyomoren eskua ukitu du. Epaileak penaltia adierazi du, eta Oyarzabalek markagailua ireki du (1-0)

Lau minutura, bigarren gola ere aurkitu dute txuri-urdinek: Brais Mendezen autopasea, Guedesi ireki dio baloia eta honek bere hutsunea aurkitu du area ertzetik zartako aparta ateratzeko eta baloia zutoin motzetik sartzeko (2-0)

Barrenetxeak  eta Aimarrek izan dituzte lehen zatiko azken aukera argiak, baina bi atezainek ondo erantzuten jakin dute.

Bigarren zatia ere etxekoen mesedetan hasi da. Moncayolak eta Victor Muñozek aukera bana izan dute aldea murrizten saiatzeko, baina gola aurkitu duena, berriz, Guedes izan da. Turrientesen jokaldi bikain baten ondoren, baloia Guedesi heldu zaio, eta ezkerkada indartsu batekin Realaren hirugarren gola sartu du, geldiezina Herrerarentzat (3-0).

Gorritxoek ez dute amore eman eta bere joko zuzenarekin jarraitu dute. Hala, Braisek atetik bertatik atera behar izan du Victor Muñozen burukada. Budimirrek ere probatu du, baina zorterik gabe.

Realaren albiste txarra Yangel Herreraren aldetik etorri da. Zelaian lau minutu besterik ez zeramatzanean, min hartu eta zelaia utzi behar izan du. Oskarsson sartu da bere ordez.

Aldaketek eragina izan dute jokoan, eta Osasunak hainbeste bilatu duen gola aurkitu du. Kike Barjarekin jokaldi konbinatua egin eta Victor Muñozek ezker hegaletik sartu du Remiroren atean (3-1).

Azken minutuetan dena erabakita egon arren, bi taldeek ez dute erritmoa jaitsi eta dena ematen jarraitu dute azken txisturaino. Hala, Realak bereganatu du derbia sendotasuna erakutsiz, eta Osasunak lanean jarraitu beharko du Europako postuetara apuntatu nahi badu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X