ATZERATU ZUTEN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan

Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.

Iñigo Pérez (Rayo Vallecano)

Iñigo Perez, Rayo Vallecanoren entrenatzailea. Argazkia: Europa Press

Rayo Vallecano-Real Oviedo partida otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan, eta atzeratzea erabaki zuten. Neurketa hori martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan.

Partidak bigarren mailara jaistea ekiditeko lehian eragin handia izan dezake, bertan hainbat talde sartuta baitaude. Gaur egun, Rayo Vallecano 15. postuan dago, 26 punturekin, eta Real Oviedo, berriz, sailkapenaren azkeneko postuan dago, 17 punturekin.

Iñigo Perezek entrenatzen duen Rayo Vallecano taldea Athleticen hurrengo aurkaria da; zuri-gorriek Madrilgo taldea bisitatuko dute asteburu honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X