Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
Jagoba Arrasate, Berriatuko entrenatzailea, Mallorca zuzendu duen azken partidetako batean. Argazkia: Europa Press
RCD Mallorcak Jagoba Arrasate entrenatzaile bizkaitarra kargutik kendu du, klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez. EA Sports Ligako aulkietan izan den seigarren kargugabetzea da.
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "kirol-egoera aztertu ondoren hartutako erabakiak klubak aro berri bat irekitzeko borondateari erantzuten dio, egungo dinamikari buelta emateko eta denboraldian geratzen diren erronkei ahalik eta bermerik handienarekin aurre egiteko helburuarekin".
Mallorcak Berriatuko entrenatzailearen lana eskertu du, baita berak eta lantaldeak erakutsitako "profesionaltasuna eta dedikazioa" ere. "Egunero izan duen konpromisoa eta jarrera eredugarria erakunde honek ordezkatzen duenaren mailan egon dira beti", adierazi du klubak.
Azkenik, klubak "zorterik handiena" opa dio, maila pertsonalean zein profesionalean, haren hurrengo proiektuetan.
Mallorca hemezortzigarren postuan dago EA Sports Ligan, sei garaipen, sei berdinketa eta 13 porrot dituela. Taldeak 24 puntu ditu, eta dagoeneko 10 jardunaldi eman ditu jaitsiera postuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Alaves-Osasuna partida apirilaren 5era aldatu du La Ligak
Neurketa 21:00etan jokatuko da Mendizorrotzan. Larunbatean, berriz, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra
Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.
Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan
Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.
EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.