Osasun txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Felix Garreta ZIUtik atera eta gela batera eraman dute

Klubetik adierazi dutenez, bilakaera ona izaten jarraitzen du jokalariak.
Amorebietako armarria
Amorebietako armarria

Amorebietak ostegun honetan jakinarazi duenez, Felix Marti Garreta jokalaria ZIUtik (zainketa intentsiboetako unitate) irten eta gela batera eraman dute. Klubetik adierazi dutenez, "bilakaera ona" izaten jarraitzen du. Bizkaiko taldeak jokalariaren osasun egoera "eguneratu" du ohar bidez.

Felix Garreta Amorebietako atzelaria koma induzituan egon zen etxeko istripu baten ondorioz. Burezurreko traumatismo batengatik ospitaleratuta jarraitzen du, baina bere egoerak hobera egiten jarraitzen du, jadanik komatik esnatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X