Getafeko zelaiak "Coliseum Alfonso Perez" izena izateari utziko dio jokalari ohiaren adierazpen batzuengatik
Madrilgo Getafe hiriko Udalak eta Getafe taldeak adostu dute asteazkenean udalerriko futbol zelaiari beste izen bat jartzea; izan ere, "Coliseum Alfonso Perez" izena izateari utzi, eta "Coliseum" izena izango du aurrerantzean. Alfonso Perez futbolari ohiak egindako adierazpen batzuek ekarri dute zelaiari izena aldatzeko erabakia: "Getafe hiriko udal futbol zelaiak, Getafe taldeari 40 urtez utzitakoak, 'Coliseum' izena izango du aurrerantzean, Alfonso Perezek egindako adierazpenengatik. Alfonso Perez jokalari ohia Getafen sortua da, eta Espainiako selekzioarekin Olinpiar Jokoak irabazi zituen", zabaldu du Getafeko Udalak.
Alfonso Perez, besteak beste, Real Madrilen, Betisen, Bartzelonan, eta Olympique Marseillan aritu zen, eta futbolari internazionala izan zen Espainiako selekzioarekin; duela egun batzuk El Mundo egunkariak egindako elkarrizketa batean adierazi du "ezinezkoa" dela "emakumezko jokalari batek gizonezko futbolariek beste kobratzea". Adierazpen horiek, Udalaren iritziz, iradokitzen dute "futbola negozio ekonomiko hutsa" dela, eta alde batera uzten ditu "kirolean garrantzitsuak diren hainbat balio: hobetzea, ahalegina eta berdintasuna, kasu". Horrez gain, "gutxietsi egiten dituzte egungo munduko txapeldunek berdegunean eta berdegunetik kanpo erdietsi dituzten lorpen sozialak".
Udalaren eta klubaren ustez, "kirolak bultzatzen dituen balio onak babestu behar dira, hirian kirol eskolen bidez sustatzen direnak".
Udalaren esanetan, "Getafe taldearen zale gehienak iritzi berekoak dira" eta, gogoratu duenez, "garrantzitsua da gogora ekartzea Getafek, lagapenean jasotako baldintzen arabera, publizitate babesle bat ere gehitu ahal duela Coliseum izenaren ondoan, munduko gainerako klubek egiten duten moduan".
Zure interesekoa izan daiteke
Alaves-Athletic derbia maiatzaren 2an jokatuko da, 18:30ean
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 2an jokatuko da, larunbatean, Mendizorrotzan. Realak, bestalde, Sevillaren aurka jokatuko du maiatzaren 4an. Osasunari dagokionez, Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den.
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Alaves-Osasuna partida apirilaren 5era aldatu du La Ligak
Neurketa 21:00etan jokatuko da Mendizorrotzan. Larunbatean, berriz, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra
Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.
Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan
Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".