Getafeko futbolaria da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jakub Jankto Getafek Sparta Pragan utzita duen jokalariak homosexuala dela iragarri du

27 urte ditu, eta Txekiako selekzioarekin internazionala da. Homosexuala dela iragarri duen LaLigako lehen jokalaria da, eta sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez egin du. Getafek eta Sparta Pragak babesa agertu diote.
Jakub Jankto, artxiboko irudian, Sampdoria taldean zebilen garaian. Argazkia: EFE.
Jakub Jankto, artxiboko irudian, Sampdoria taldean zebilen garaian. Argazkia: EFE.

Jakub Jankto Getafeko 27 urteko futbolari txekiarrak (Sparta Pragan utzita gisa jokatzen du) homosexuala dela iragarri du jendaurrean astelehenean, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Homosexuala dela iragarri duen LaLigako lehen jokalaria da, eta, esan duenez, bere asmoa da bizitzea "askatasunean, beldurrik gabe, aurreiritzirik gabe, indarkeriarik gabe, maitasunez". Getafek eta Sparta Pragak babesa agertu diote.

"Gainerakoek bezala, nire sendotasunak ditut, bai eta nire ahultasunak ere. Familia dut, lagunak ere bai, lana; nire lanean, beti egin dut ahalik eta ondoen, seriotasunez, profesionaltasunez, adorez. Gainerakoek bezala, nik ere nahi dut bizitzea askatasunean, beldurrik gabe, aurreiritzirik gabe, indarkeriarik gabe, baina maitasunez. Homosexuala naiz, eta ez dut neure burua ezkutatu", adierazi du, bideoan, erdilariak.

Getafek 2021ean fitxatu zuen, Sampdoriatik. Madrilgo taldearekin 14 partida jokatu ditu Santander Ligan, lesio bat izan zuelako; Txekiara 2022ko abuztuan bueltatu zen, Sparta Pragara, utzita. Internazionala da Txekiako selekzioarekin; 45 partida jokatu ditu selekzioan, eta lau gol sartu. 2020ko Eurokopan izan zen.

Sparta Pragak babesa agertu dio futbolariari: "Jakub Janktok aspaldi hitz egin zuen bere sexu orientazioaz klubeko Zuzendaritzarekin, entrenatzaileekin eta taldekideekin. Gainerakoa bere bizitza pertsonala da. Ez dago bestelako komentariorik ezta beste galderarik ere. Gure babes osoa duzu. Bizi zure bizitza, Jakub. Beste ezerk ez du axola", adierazi du Sparta Pragak, Twitterreko bere kontu ofizialean.

Getafek ere agertu dio babesa txekiar jokalariari: "Errespetua eta baldintzarik gabeko babesa, Jakub Jankto gure futbolariarentzat", esan du klubak, Twitterren.

Jendaurrean homosexuala dela esan duen LaLigan ibilitako lehen jokalaria da. 2021eko urrian, Josh Cavallo australiar futbolariak ere iragarri zuen; esan zuenez, "zoriontsu" zegoen adierazpena egiteaz, eta nabarmendu zuen espero zuela hori beste futbolari batzuentzako adibidea izan ahal izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X