24. jardunadiko partidak eta ordutegiak
Santander Ligak 24. jardunaldiko partiden orduak iragarri ditu; neurketak otsailaren 11tik 14ra bitartean jokatuko dira.
Aurrenekoa jokatzen Osasuna izango da, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute larunbatean, hilaren 12an, (18:30). Igandean Alavesek Valentzia hartuko du (14:00) eta Realak Granada (18:30).
Azkenik, Athleticek, astelehenean jokatuko du. Zuri-gorriek Mallorcari egingo diote bisita iluntzeko 21:00etan.
24. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Otsailak 11, ostirala
21:00h, Sevilla - Elx
Otsailak 12, larunbata
14:00, Cadiz - Celta
16:15, Vila-real - Real Madril
18:30, Rayo Vallecano - Osasuna
21:00, Atletico Madril - Getafe
Otsailak 13, igandea
14:00, Alaves - Valentzia
16:15, Levante - Betis
18:30, Reala - Granada
21:00, Espanyol - Bartzelona
Otsailak 14, astelehena
21:00, Mallorca - Athletic Club
Zure interesekoa izan daiteke
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.
Almeydaren eta epailearen arteko liskarra Sevilla-Alaves partidan
Iosu Galech Apezteguia epaile nafarrak Sevillako entrenatzailea kanporatu du behin eta berriz protesta egiteagatik. Entrenatzaileak ez dio jaramonik egin zelaia uzteko aginduari, eta epaileak 4 minutuz gelditu behar izan du partida, Almeydak azalpenak eskatzeari utzi eta berdegunetik alde egin duen arte.
Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ruiz de Galarretaren eta Guedesen bi gol ikusgarrik puntu banaketa ekarri dute San Mameseko derbian (1-1)
Reala 37. minutuan aurreratu da, Gonçalo Guedesen jaurtiketa bikain baten bidez, eta Athleticek 88.ean berdindu du, Iñigo Ruiz de Galarretak egindako jokaldi oso polit batean. 83. minutuan, epaileak Brais kanporatu du, eta derbian Wesleyk debuta egin du Realarekin.
Euskal taldeen neurketen ordutegiak EA Sports Ligako 21. jardunaldian
Osasunak eta Athleticek urtarrilaren 24an, larunbatean, jokatuko dituzte ligako norgehiagokak, eta Realak eta Alavesek 25ean, igandean.
Berriatua, Jagoba Arrasate eta Jon Ansotegi lehen mailako entrenatzaileez harro
2.000 biztanleko herri honetakoa ezohiko kasua da, bere herritarren artean lehen mailako bi entrenatzaile baititu. Jagoba Arrasateri Jon Ansotegi gehitu zaio aste honetan, eta, gainera, koadrila berekoak dira.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.