Santander Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ronald Koemanek Bartzelona zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian

Herbeheretarrak Barçarekin sinatutako kontratuan hitzartutako bigarren denboraldia beteko du lehen taldeko entrenatzaile karguan, klubeko zuzendaritza batzordeak erabaki duenez.
Ronald Koeman
Ronald Koeman, prentsaurreko baten. Argazkia: EITB Media

Ronald Koeman entrenatzaileak Bartzelona zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian (2020-2021), Joan Laporta presidentea buru duen klubeko zuzendaritza batzordeak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Honenbestez, herbeheretarrak klubarekin sinatutako kontratuan hitzartutako bigarren denboraldia beteko du entrenatzaile karguan, zurrumurruek Barça beste teknikari bat fitxatu nahian zebilela esaten zuten arren. Komunikabide batzuek publikatu dutenez, Joan Laporta presidenteak 1-4-3-3 sistemarekin jokatzea exigitu dio Koemani.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X