Realaren aukerak Europan jokatzeko
Igande honetan Santander LaLigako 38. eta azken jardunaldia jokatuko da eta Realak aukera asko ditu hurrengo denboraldian UEFA Europa League-a jokatzeko.
Txuri-urdinek garaipena lortzen badute txartela eskuratuko lukete, horretarako Wanda Metropolitanoko futbol-zelaian Atletico Madril gainditu beharko dute. Gainera, 3 puntuekin bosgarren gera daitezke Vila-realek Eibarren kontra galtzen badu.
Realak galtzen badu Getafe, Valentzia eta Granada taldeekin izango du jokoan txartela. Hirurek irabazten badute gipuzkoarrak sailkapenean gainditu eta Europatik kanpo utziko dituzte.
Baina puntu bat urratuz nahikoa izango da helburua lortzeko eta Europan jokatzeko datorren urtean.
Gipuzkoarrek enfrentamendu zuzenak alde dituzte Valentziarekin (3-0 irabazi eta 1-1) eta Granadarekin (2-3 galdu eta 1-2 irabazi eta gol-averagean +5 txuri-urdinen alde) eta Getaferekin, aldiz, kontra.
Reala, Valentzia eta Granada 56na puntura berdinduta geratzen badira txuri-urdinak aterako dira garaile, elkar jokatutako partidetan 7 puntu ditu Realak, valentziarrek 5 eta andaluziarrek 4 besterik ez.
Azken jardunaldiko partidak
(21:00) Alaves – Bartzelona
(21:00) At. Madril – Reala
(21:00) Espanyol – Celta
(21:00) Granada – Athletic
(21:00) Leganes – R. Madril
(21:00) Levante – Getafe
(21:00) Osasuna – Mallorca
(21:00) Sevilla – Valentzia
(21:00) Vila-real – Eibar
(21:00) Valladolid – Betis
Sailkapena
5. Vila-real 57 puntu
6. Reala 55
7. Getafe 54
8. Valentzia 53
9. Granada 53
Zure interesekoa izan daiteke
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.
Almeydaren eta epailearen arteko liskarra Sevilla-Alaves partidan
Iosu Galech Apezteguia epaile nafarrak Sevillako entrenatzailea kanporatu du behin eta berriz protesta egiteagatik. Entrenatzaileak ez dio jaramonik egin zelaia uzteko aginduari, eta epaileak 4 minutuz gelditu behar izan du partida, Almeydak azalpenak eskatzeari utzi eta berdegunetik alde egin duen arte.
Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ruiz de Galarretaren eta Guedesen bi gol ikusgarrik puntu banaketa ekarri dute San Mameseko derbian (1-1)
Reala 37. minutuan aurreratu da, Gonçalo Guedesen jaurtiketa bikain baten bidez, eta Athleticek 88.ean berdindu du, Iñigo Ruiz de Galarretak egindako jokaldi oso polit batean. 83. minutuan, epaileak Brais kanporatu du, eta derbian Wesleyk debuta egin du Realarekin.
Euskal taldeen neurketen ordutegiak EA Sports Ligako 21. jardunaldian
Osasunak eta Athleticek urtarrilaren 24an, larunbatean, jokatuko dituzte ligako norgehiagokak, eta Realak eta Alavesek 25ean, igandean.
Berriatua, Jagoba Arrasate eta Jon Ansotegi lehen mailako entrenatzaileez harro
2.000 biztanleko herri honetakoa ezohiko kasua da, bere herritarren artean lehen mailako bi entrenatzaile baititu. Jagoba Arrasateri Jon Ansotegi gehitu zaio aste honetan, eta, gainera, koadrila berekoak dira.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.