Era honetan itxi da fitxaketen neguko merkatua
2020ko fitxaketen neguko merkatua itxiko da ostiral gauerdian, eta Santander Ligako talde askok erabili dituzte azken orduak jokalariak fitxatzeko, baita nazioarteko beste talde batzuk ere.
Santander Ligako 2020ko neguko merkatuko fitxaketak:
Alaves: Victor Camarasa (Betis), Roberto Jimenez (West Ham), Ismael (Betis), Fejsa (Benfica) eta Edgar Mendez (Cruz Azul).
Athletic Club: -
Atletico Madril: Yannick Carrasco (Dalian Yifang).
Bartzelona: Francisco Trincao (Bragatik, baina datorren uztailetik aurrera) eta Matheus Fernandes (Palmeirasetik fitxatu dute, eta Valladoliden jokatuko du utzita).
Betis: Carles Aleña (Bartzelona) eta Guido Rodriguez (América).
Celta: Jeison Murillo (Sampdoria), Filip Bradaric (Cagliari) eta Smolov (Lokomotiv).
Eibar: Sebastian Cristoforo (Fiorentina) eta Rafa Soare (Vitoria de Guimaraesek utzita).
Espanyol: Raul de Tomas (Benfica), Leandro Cabrera (Getafe), Adrian Embarba (Rayo Vallecano) eta Oier Olazabal (Levante).
Getafe: Deyverson Silva (Palmeiras), Oghenekaro Etebo (Stoke City), Chema Rodriguez (Notthingam Forest) eta Erick Cabaco (Levante).
Granada: Jesus Vallejo (Real Madril), Foulquier (Watford) eta Gil Dias (Monaco).
Leganes: Bryan Gil (Sevillak utzita), Roger Assalé (Young Boys, utzita), Miguel Angel Guerrero (Olympiakos, utzita) eta Ibrahim Amadou (Sevilla, utzita).
Levante: Bruno Gonzalez (Getafe) eta Koke Vegas (Deportivo).
Mallorca: Alejandro Pozo (Sevilla), Leonardo Koutris (Olympiakos) eta Bongani Zungu (Amiens).
Osasuna: Enric Gallego (Getafe), Juan Perez (bigarren taldetik igota), Lato (Valentzia, utzita) eta Jose Arnaiz (Leganes, utzita).
Real Madril: Reinier Jesus (Flamengo).
Sevilla: Youssef En-Nesyri (Leganes) eta Suso (Milan, utzita).
Reala: -
Valentzia: Alessandro Florenzi (Erroma, utzita).
Valladolid: Hatem Ben Arfa (libre), Sekou Gassama (Almeria), Lucas Freitas (Flamengo) eta Matheus Fernandes (Bartzelona, utzita).
Vila-real: Sofian Chakla (bigarren taldetik igota), Paco Alcacer (Borussia Dortmund).
Nazioarteko taldeen fitxaketa garrantzitsuenak neguko merkatuan:
Tottenham: Steven Bergwijn (PSV Eindhoven)
Bayern Múnich: Alvaro Odriozola (Real Madril).
Borussia Dortmund: Erling Braut Haland (Salzburg)etay Emre Can (Juventus, utzita).
Inter Milan: Christian Eriksen (Tottenham).
RB Leipzig: Dani Olmo (Dinamo Zagreb).
Olympique Lyon: Toko Ekambi (Vila-real).
Napoli: Matteo Politano (Inter Milan).
AC Milan: Zlatan Ibrahimovic (LA Galaxy).
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileek arrazoi eman diote Ligari, eta txapelketa abuztuaren 15-16ko asteburuan hasiko da
Ligak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak ez dute datorren kanpainako egutegiaren inguruan akordiorik itxi, eta, beraz, hitzarmen kolektiboak dioen bezala, epaileen organora jo zuten. Javier Tebas buru duen erakundeari eman dio arrazoi.
Elxeko entrenatzailea izateari utzi dio Eder Sarabiak
“Gelditzeko, deskonprimitzeko eta beste gauza batzuei kasu egiteko momentua da”, adierazi du entrenatzaile bilbotarrak, prentsaurrekoan. 2024-2025 denboraldian lortu zuen Elxek lehen mailarako igoera, eta 2025-2026 denboraldian maila mantentzea lortu du, Eder Sarabiaren laguntzarekin.
Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)
RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.
Txapeldunen Ligarako bosgarren txartelak Athletic eta Osasuna Europara hurbildu ditu
Rayo Vallecanok Conference Leagueko finalerako sailkapena lortu ostean, Espainiak matematikoki bermatu du Txapeldunen Ligako plaza gehigarri bat, eta horrek Europan jokatzeko aukera gehiago emango dizkie Athletici eta Osasunari.
Nolako derbia espero dute Alaveseko eta Athleticeko zaleek?
Alavesek eta Athleticek denboraldiko azken euskal derbia jokatuko dute Mendizorrotzan. Alaves jaitsiera postuei begira dago, eta Athletic ez dago bere momenturik onenean. Zer gertatuko da?
Alaves-Athletic derbia maiatzaren 2an jokatuko da, 18:30ean
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 2an jokatuko da, larunbatean, Mendizorrotzan. Realak, bestalde, Sevillaren aurka jokatuko du maiatzaren 4an. Osasunari dagokionez, Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den.
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.