Franco Baresi 80ko eta 90eko hamarkadetako Italiako futbolaren mitoa hil da
Erdiko atzelariak Europako 3 Kopa eta Italiako 6 Liga irabazi zituen AC Milanekin, eta 1982an munduko txapeldun izan zen, Espainian jokatutako Munduko Txapelketan.
Franco Baresi, Europako Kopa altxatzen. Argazkia: AC Milan.
Franco Baresi AC Milan taldeko kapitain ohia hil da, gaixotasun baten ondorioz, Italiako taldeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Europako 3 Kopa eta Italiako 6 Liga irabazi zituen AC Milan taldearekin.
AC Milan taldeko ohorezko presidenteordea zen 2020tik, Italiarekin munduko txapeldun izan zen 1982an eta finalista 1994ko AEBko Munduko Txapelketan. Bertan penalti bat huts egin zuen finaleko txanda erabakigarrian, baina historiako erdiko atzelari onenetakoa izan da.
1960ko maiatzean Travagliaton jaioa, Franchino Franco Baresi AC Milaneko beheko mailetan trebatu zen, eta 17 urte eta 11 hilabeterekin igo zen lehen taldera, 1978an; Italiako taldearekin partida gehien jokatu dituen jokalarien zerrendan bigarrena da (719 partida), Paolo Maldinik bakarrik jokatu baititu gehiago (902).
Maldini, Mauro Tassotti eta Alessandro Costacurtarekin batera, kontinenteko defentsa onenetakoa osatu zuen. Urrezko Baloiaren txapeldunordea izan zen, Marco van Basten taldekideak irabazi zuen urtean, 1989an, eta 1997an erretiratu zen.
Rossonerako elastikoaz gain, Baresik 81 aldiz jantzi zuen Italiako selekzioaren elastikoa. 1982an Munduko Txapelketa irabazteaz gainera (minutu bakar bat ere jokatu gabe), hirugarren izan zen Italiako Munduko Txapelketan 1990ean eta finalista 1994koan.
Duela urtebete, 2025eko abuztuan, ohiko azterketa batean, biriketako nodulu bat atzeman zioten; kirurgikoki erauzi zioten, baina ez zen guztiz sendatu. San Siro estadioan egin zuen azken agerraldi publikoa zuzi olinpikoaren eramaile gisa Milan-Cortina Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian, Giuseppe Bergomi Interreko kapitain historikoarekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Aramburu eta Yangel Herrera, Venezuelaren zerrendan Euskal Selekzioaren aurkako lagunartekorako
PSGk sendo eusten dio lehen postuari, Vila-real jipoituta; Bartzelonak Aston Villari irabazi dio
Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Espainiako Futbol Federazioak ostiralera arte luzatu du bere lehiaketen geldialdia
UEFAk minutu bateko isilunea agindu du partida guztietan, Jesus de Miguelen omenez
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Jesus de Miguel Tenerife taldeko aurrelaria hil da, Andorraren aurkako partidan hartutako kolpearen ondorioz
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)