UEFA, Infantinok Munduko Txapelketa pribatizatzeko dituen asmoei aurka egiteko prest
Europako futbol erakunde nagusiak eta bere 55 federazioek iragarri dute ez dutela FIFAren lehiaketetan parte hartuko. "Munduko Kopa ez dago salgai, ezin da inbertsio produktutzat hartu", adierazi du UEFAk FIFAren asmoei buruz.
Aleksander Ceferin UEFAko presidentea eta Gianni Infantino FIFAko buruzagia. Artxiboko argazkia: Europa Press
UEFAk eta bere 55 federazio kideek "aho batez eta guztiz" errefusatu dute FIFAk Munduko Koparen eta FIFAren beste lehiaketa batzuen ateak inbertitzaile pribatuei zabaltzeko egindako proposamena, eta iragarri dute ez dutela parte hartuko Gianni Infantino buru duen erakundearen lehiaketetan.
"Munduko Kopa ezin da inbertsio produktu gisa tratatu. Futboleko kirol ondarerik handienetako bat da. Kontinente guztietako jokalariei, selekzioei eta zaleei esker osotu da belaunaldiz belaunaldi. Horren zati bat ere ez zaie sekula inbertitzaile pribatuei utzi behar. Munduko Kopa ez dago salgai", azpimarratu du Europako futbol erakunde nagusiak.
Kontinenteko erakunde gorenarentzat "arduragabea" eta "defendaezina" da futbolarentzat hain garrantzitsua den proposamen bat "isilpean" planifikatu eta onartzeko zorian egotea, kirol honen kudeaketa arduradunei inolako jakinarazpenik egin gabe.
"Hau ez da buuzagitza porrota soilik, FIFAk munduko futbolaren zaindari gisa duen betebeharrari uko egitea baizik. Mundu osoko federazioek ultimatum bati egin behar diote aurre orain: futboleko lehiaketa garrantzitsuenen lapurreta onartzea ala ondorioei aurre egin", gaineratu du.
UEFA
Futbolaren etorkizuna ezin dute errentagarritasun ekonomiko handiena bilatzeko helburua dutenek erabaki
UEFAren iritziz, ez da "erabaki demokratikoa, larderian" oinarritutako gobernantza baizik. "Munduko futbolaren kudeaketa laga zaion erakunde baten ekintza bidegabea da. Baina gure desadostasuna prozesutik askoz harago doa. Kanpoko inbertitzaileek FIFAren lehiaketetan parte hartzen dutenean, futbola betiko aldatuko da", anabarmendu du.
UEFAk argi hitz egin du Infantinok bultzatutako ereduarekin, "ez baitu lekurik munduko futbolean". "Futbolaren etorkizuna ezin dute errentagarritasun ekonomiko handiena bilatzeko helburua dutenek erabaki. Federazioen, ligen, kluben, jokalarien eta zaleen interesak ere ezin dira inbertitzaileen errentagarritasunaren menpe geratu", erantsi du.
Era berean, azpimarratu du futbolak ezin duela "bere etorkizuna hipotekatu" onura ekonomikoaren mesedetan. "Europaren jarrera argia da. Inoiz ez diogu zilegitasunik emango eredu horri. Inork ez du aginpide moralik hurrengo belaunaldiaren izenean soilik eman zaiona saltzeko", kritikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Aramburu eta Yangel Herrera, Venezuelaren zerrendan Euskal Selekzioaren aurkako lagunartekorako
PSGk sendo eusten dio lehen postuari, Vila-real jipoituta; Bartzelonak Aston Villari irabazi dio
Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Espainiako Futbol Federazioak ostiralera arte luzatu du bere lehiaketen geldialdia
UEFAk minutu bateko isilunea agindu du partida guztietan, Jesus de Miguelen omenez
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Jesus de Miguel Tenerife taldeko aurrelaria hil da, Andorraren aurkako partidan hartutako kolpearen ondorioz
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)