Aurkezpen ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinedine Zidane, Frantziaren hautatzaile 2030era arte: “Ametsa bete zait"

Real Madrilen entrenatzaile ohiak Didier Deschamps lapurtarra ordezkatuko du karguan. Deschampsek 14 urteko ibilbideari amaiera eman zion iragan Munduko Txapelketan.

Paris (France), 28/07/2026.- President of the French Soccer Federation Philippe Diallo (R) shakes hands with the new head coach of the French men's national soccer team Zinedine Zidane (L) at the french soccer federation's headquarters in Paris, France, 28 July 2026. (Francia) EFE/EPA/TERESA SUAREZ

Frantziako selekzioaren hautatzaile berria, Zinedine Zidane, aurkezpen ofizialean. Argazkia: EFE

Zinedine Zidane Real Madrilen entrenatzaile ohia Frantziako selekzioaren hautatzaile izendatu dute datozen lau urteetarako, 2030eko Espainiako, Portugalgo eta Marokoko Munduko Txapelketara arte, Didier Deschamps lapurtarraren ordez, Frantziako Futbol Federazioak astearte honetan iragarri duenez.

Philippe Diallo Federazioaren presidenteak eta Zinedine Zidanek agerraldia egin dute. Iragan Munduko Txapelketako finalerdietan Espainiaren aurka galdu zuten frantziarrek (2-0), baina Deschampsek ibilbide oparoa izan du, Munduko Txapelketa bat irabazita (2018), baita Nazioen Liga bat (2021) ere. Bestalde, Eurokopan zein Munduko Txapelketan azpitxapeldun izan da (2022).

"Ametsa bete zait. Entrenatzeari utzi nion lauzpabost urte horietan, klub bat zuzentzeko eskaintzak jaso nituen. Frantziako selekzioagatik baztertu nituen guztiak, hori baitzen Real Madrilen bizi izan nuen esperientziaren ondoren egin nahi nuen gauza bakarra. Txikitatik ezagutzen dut, beheko mailetan hasi nintzen, etapa guztietatik igaro nintzen lehen taldera, gailurrera, iritsi arte. Motibazio bakarra talde honen alde lan egin ahal izatea eta irabazten jarraitzea da", esan du Zidanek prentsaurrekoan.

Zidanek suhiltzaileei eta Frantziako Estatua suntsitzen ari diren suteen biktimei babesa helarazi die, eta Didier Deschamps bere aurrekoa zoriondu du, "egindako guztiagatik".

Zidanek 54 urte ditu, eta irailaren 25ean egingo du debuta Frantziaren aulkian, Nazioen Ligako multzoen faseko lehen jardunaldian, Turkiaren aurka, Belgikaren kontra jokatu baino hiru egun lehenago. Zidanek Italiaren aurka zuzenduko du bere lehen partida Frantzian, urriaren 2an, Parisko Saint-Denis futbol-zelaian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X