Saudi Arabiako Al-Shabab taldeak kargutik kendu du Imanol Alguacil entrenatzaile oriotarra
Imanolen taldeak 5-2 galdu zuen ligan Al-Alhiren aurka azken partidan. Alguacilek 14. postuan utzi du kluba, jaitsiera postuetatik sei puntura.
Imanol Alguacil entrenatzailea. Artxiboko argazkia: Europa Press
Imanol Alguacilek zuzentzen zuen taldeak, Al-Shababek, prestatzaile oriotarra kargutik kendu du, Saudi Arabiako taldeak pilatu dituen emaitza txarrengatik. Gaur eman dute erabakiaren berri, bertako ligako azken porrotaren ostean.
Imanolen taldeak 5-2ko porrot mingarria jaso zuen Al-Alhiren kontra azken jardunaldian. Horrenbestez, lehoi zurien zuzendariek amaiera eman diote entrenatzaile gipuzkoarraren ibilbideari Riaden. Alguacilek 14. postuan utzi du kluba, jaitsiera postuetatik sei puntura.
Imanolek Saudi Arabiarako bidea hartu zuen, eta Sergio Franciscori lekua utzi zion Realean. Orain dela gutxi, Pellegrino Matarazzok ordezkatu zuen irundarra. Francisco duela hilabete pare bat kaleratu zuten, eta orain gauza bera gertatu zaio Imanoli berari.
Saudi Arabiako taldeak X sare sozialean zabaldutako bideo baten bidez agur esan dio oriotarrari:
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.