Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Neurketako une bat. Irudia: Reala
Sansek galdu egin du Sportingen aurka, Molinonen (1-0). Etxeko taldeak gol aukera gehienak izan ditu partidan, baina ez du asmatu, eta azken minutuetan atea defendatu behar izan du txuri-urdinen erasoen aurrean.
Partida etxekoen nagusitasun nabarmenarekin hasi da, eta lehen minutuan lehen gol aukera argia izan dute, Gasparrek area barrutik egindako erremate batean, baina kanpora joan da.
Minutu batzuk geroago, lehen ordu laurdenetik gertu, Aranak atepetik atera du Pablo Vazquezen burukada bat, korner batean.
Donostiako bigarren taldea suspertu egin da, Mariezkurrenaren jaurtiketa desbideratu batekin. Bigarren zutoinean erdiraketa bakar-bakarrik jaso du, baina sarearen kanpoaldera joan zaio errematea.
30. minutuan Sportingek golerako bidea aurkitu du Guille Rosasen baselina baten bidez, baina epaileak, Cid Camachok, baloiaren lehian etxeko hegalekoak egindako faltagatik jokaldia baliogabetzea erabaki du.
Etxekoek jokoa bizi-bizi jarri dute lehen zatiko azken minutuetan, eta Realaren defentsak erremate batzuk aldaratu ditu. Horrela, Oterok area barrutik egindako errematea, Aranak ukitu ondoren, Kitak atepean gola eragotzi du.
45. minutura arte ez dute etxekoek markagailuan aurrea hartu. Guille Rosasen erdiraketa ona Gasparrek area txikian ederki aprobetxatu du, eta baloia sare barrura bidali du, buruz.
Bigarren zatia dinamika aldaketa nabarmenekin hasi da, txuri-urdinak aurkariaren zelaian izan baitira sarriago, eta etxekoen areara gehiago hurbidu dira, baina arrisku handirik sortu gabe.
Sportingek gertuago izan du bigarren gola lehen kontraerasoan, Dubasinek indar gutxirekin jaurti du Aranaren aurrean, jaurtiketaren eta pasearen artean zalantza egin du, eta horrek erraztu egin du Agotek baloia area txikian desbideratzea.
Etxekoek baloiaren jabe zirela erakutsi dute beste behin geldikako jokaldi batean, eta berriro burukada bat korner batean, Otero protagonista zela; txuri-urdinen defentsak ate azpian berriro atera du.
Realaren bigarren taldeak asko estutu ditu aurkariak azken minutuetan berdinketaren gola lortzeko, baina ez du Yañez atezaina kezkatzea lortu, eta, ondorioz, markagailua ez da mugitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.