Lehen mailako euskal futbol taldeetako 11 jokalari libre geratuko dira urtarrilaren 1etik aurrera
Futbolean lehen mailako euskal taldeak atseden hartzen ari dira egunotan, baina ziur bulegoetan lanean ari direla, denboraldi bukaeran jokalari askori kontratua amaituko zaie eta. Iristear dagoen urtarrilaren 1etik aurrera edozein talderekin negoziatzeko aukera izango dute.
Athletic da, laurekin, jokalari libre gehien izango dituen taldea, gainera, aldagelan pisu handia dute horietako hiruk. Yuri Berchiche da horietako bat, zarauztarrak 36 urte beteko ditu datorren urtean, 19 neurketa jokatu ditu eta Valverderen hamaikakoan ohikoetako bat da.
Era berean, Iñigo Lekue kapitain zuri-gorriak amaitzear du kontratua. Atzelari deustuarrak ez du asko parte hartu, baina egin duenean txukun aritu da. Gainera, aldagelako pertsona garrantzitsuenetako bat da.
Bestalde, Yeray Alvarez egoera zailean dago, zigortuta dago barakaldarra eta ikusteko dago zer gertatzen den berarekin. Azkenik, Alejandro Rego erdilari gaztea ere libre geratuko da, baina Ibaiganek kontratua berritzeko aukera du.
Osasunak ere galera handiak izan ditzake. Juan Cruz, Ruben Garcia eta Kike Barja beste edozein klubekin negoziatzeko libre izango dira urtarrilaren 1etik aurrera.
Barja ez da minutu asko izaten ari, baina noaindarrak onartua du bere rola, Taxoaren hazia da eta taldeko kapitaina da. Ruben Garcia, berriz, oso garrantzitsua da Alessio Lisci entrenatzailearentzat, gol bat egin eta sei asistentzia eman ditu.
Realean, ostera, Aritz Elustondo da datorren urtean klub txuri-urdinarekin harremana bukatuko duen bakarra. Beasaindarra 2015etik dago lehen taldean.
Alavesen, Raul Fernandez atezainari, Protesoniri eta Jon Guridiri amaituko zaie kontratua 2026an. Azpeitiarrak protagonismoa galdu du Chacho Coudet iritsi zenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Koskik 2031ra arte jarraituko du Alavesen
Alavesek Ville Koski aurkeztu du Mendizorrotzan. Duela gutxi egin zuen ofizial hurrengo bost denboraldietarako fitxatu zuela. Erdiko atzelari finlandiarra neguan iritsi zen, eta ordutik ligan soilik 5 neurketa jokatu bazituen ere, emandako maila ona ikusita, talde babazorroak 2031ra arte sinatzea erabaki du.
Ramisen agindupean ekin dio Osasunak lanari
Osasuna ere jarri da martxan denboraldi berriari begira. Osasun azterketak burutu ondoren, lehen lan saioa egin dute Taxoaren. Lan saio arina izan da, Luis Miguel Ramis entrenatzaile berria, pixkanaka, jokalariak ezagutzen joateko. Sanferminak izan arren, hainbat zale gerturatu dira.
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.