Osasunak arnasa hartu du Alavesen kontura (3-0)
Budimirren bi golek, boleaz eta penaltiz, eta Raul Garcia de Harorenak Gabonetako geldialdia lasaixeago pasatzeko aukera emango die gorritxoei.
Budimir, penaltiz sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak arnasa hartu du Alaves 3-0 garaituta larunbat honetan Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Budimirren bi golek, boleaz eta penaltiz, eta Raul Garcia de Harorenak gorritxoen alde jarri dute markagailua, Gabonetako geldialdia lasaixeago pasatzeko aukera emango dien garaipena lortzeko.
Partida intentsitate handiarekin hasi da. Gorritxoak erasoan aritu dira hasieratik, eta gutxi behar izan dute lehen sustoa emateko, Budimirrek buruz errematatu duen baloi bat gutxigatik desbideratuta joan baita.
Babazorroek behetik gora egin dute, eta baloiaren kontrola eskuratu dute zenbait minututan. Catenak Rebbachen jokaldia moztu behar izan du, eta Sergio Herrera bikain aritu da Ibañez gorritxo ohiaren jaurtiketa gogorra desbideratzeko.
Ondoren, partida parekatu egin da eta kolpe trukea hasi da, baina Osasunak izan du aukerarik argiena: Aimar Orozek bigarren zutoinera jaurti du eta Siverak esku hartu behar izan du gola saihesteko.
Minutuek aurrera egin ahala, norgehiagoka erritmoa eta intentsitatea galtzen joan da. Zehaztasun faltak eta defentsa lan handiagoak areetara iristea zaildu dute, eta horrek estali egin du partidaren distira.
Talde nafarra erasokor itzuli da bigarren zatian. Budimirrek langa gainetik errematatu du berriro, eta Siverak gorritxoen gola eragotzi du Ruben Garciaren eta Budimirren bi errematetan geldiketa bikainak eginda.
Partidaren lehen 60 minutuak igaro direnean, Toni Martinez area txikira sartu da baloiarekin, baina Sergio Herrerak bikain estali dio atea, eta gelditu egin du horren jaurtiketa.
Partida berdinduta amaituko zela ematen zuenean, Budimirrek bolea bikaina egin du gol ikusgarri batekin markagailua irekitzeko (1-0).
Konformatu beharrean, Osasunak gehiago nahi izan du, eta erdiraketa batean Paradak besoarekin ukitu du baloia. Epaileak penaltia adierazi du, eta hamaika metroko puntutik jaurtiketa gauzatuta, Budimirrek erabakita utzi du derbia (2-0).
Luzapenean, Raul Garcia de Harok 3-0ekoa sartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.