Euskal Selekzioa-Palestina partidan San Mames bete egingo da, ofizialtasunaren alde eta genozidioaren kontra
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida solidarioa larunbat honetan jokatuko da, 20:30ean, San Mamesen. Lagunarteko neurketa bat baino gehiago izango da, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzea eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea izango baitira helburu nagusiak.
"Partida horren bidez mundu osoari helaraziko diogu Palestina okupazioaren menpe dagoela eta bere askatasunaren aldeko borrokan ari dela", esan du Ehab Abu Jazar hautatzaile palestinarrak.
Antolatzaileen arabera, 50.000 lagun izango dira San Mamesen, eta sarreren bidez lortutako diru guztia Mugarik Gabeko Medikuen erakundeari bideratuko zaio, Gazako Zerrendan "laguntza humanitarioa eta medikoa" bermatzeko.
Partidaren bezperan, agerraldi publikoa egin dute San Mamesen Abu Jazar hautatzaileak, Yaser Hamed Palestinako jokalariak, Mikel Labaka Euskal Selekzioko bigarren entrenatzaileak (Jagoba Arrasate ezin izan da garaiz iritsi bere hegaldiak arazoak izan dituelako) eta Aihen Muñoz jokalariak.
Abu Jazar: "Genozidioa ez da eten"
"Gu Euskadin egon ahal izatea oso garrantzitsua da Palestinako kausarentzat. Gure herrian egoera oso larria da, eta kirolariok mezu hori munduan zabaltzeko aukera daukagu", adierazi du entrenatzaile palestinarrak.
San Mamesera joango diren lagunei "Palestinaren alde oihuka jarraitzeko" dei egin die. "Genozidioa ez da amaitu. Milioi bat pertsona etxerik gabe daude. Duela hilabete eta erdi jakin nuen nire etxea bonbardatu zutela. Kirolari palestinarrak garen heinean, gure erantzukizuna da Palestinaren ahotsa munduan barrena zabaltzea", azpimarratu du.
Yaser Hamed jatorri palestinarreko bizkaitarra da. "Harrituta eta eskertuta" agertu da Bilbon jaso duen "harreragatik eta etengabeko babesagatik". Palestinak Europan jokatuko duen lehen partida izango da, eta garaipena lortzen saiatuko direla esan du.
"Partida historikoa eta ahaztezina izango da. Euskal Selekzioko jokalariek bertan egoteko egin duten ahalegina ere nabarmendu behar dugu", erantsi du.
Bestalde, Mikel Labakak adierazi du "zaila" dela neurketari buruz hitz egitea, Abu Jazarren eta Yaser Hameden testigantzak entzun eta gero.
"Ez da atsegina orain futbolaz hitz egin behar izatea, baina espero dezagun futbolak zerbaitetan laguntzea", gaineratu du.
Era berean, euskal jokalarien prestutasuna eskertu du, egutegia partidaz gainezka egon arren, Euskal Selekzioarekin jokatzeko prest agertu direlako, "ofizialtasuna lortzeko" Euskal Federazioa "benetako urratsak" ematen ari dela ulertzen dutelako.
Bi selekzioen egoera
Euskal Selekzioaren aurkako partida aldarrikapenerako izango bada ere, Palestinak prestakuntzarako ere baliatuko du; izan ere, norgehiagoka garrantzitsuak izango ditu laster.
Azaroaren 25ean, Palestinak Arabiako Kopara sailkatzeko kanporaketa izango du jokoan, Libiaren aurka, Qatarren. Irabaziz gero, txapelketa hori lehiatuko du abenduaren 1a eta 8a bitartean.
Euskal Selekzioari dagokionez, Jagoba Arrasatek ezin izan ditu jokalari garrantzitsu asko deialdian sartu, Luis de la Fuentek Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu dituelako batzuk (Unai Simon, Alex Remiro, Zubimendi, Merino eta Oyarzabal), eta min hartuta daudelako beste batzuk (Iñaki eta Nico Williams, Oihan Sancet eta Ander Barrenetxea, esaterako).
Azken orduan, gainera, Aritz Elustondo, Ivan Martin eta Borja Sainz ere lesionatu dira. Edonola ere, talde lehiakorra arituko da San Mamesen, euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren kontra.
Partida zuzenean ikusi ahalko da, 20:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.