Real Madril eta Al Hilal, final-zortzirenetara
Real Madrilek nagusitasunez irabazi dio Salzburgori (0-3), Filadelfiako Lincoln Financial Field futbol-zelaian, Vinicius, Fede Valverde eta Gonzalo Garciaren golei esker, H multzoko lider gisa Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela lortzeko.
Vinicius brasildarraren bi jokaldik erabakita utzi dute partida lehen zatiko azken minutuetan. 40. minutuan, gol bikaina sartu du trantsizio azkar batean, areaz kanpotik jotako ezkerkada batez, eta arauzko denborari gehitutako hirugarren minutuan, baloia eman dio Fede Valverderi, horrek bigarrena egin zezan.
Real Madrilek intentsitatea jaitsi du bigarren zatian, baina Salzburgoren saiakerek Thibaut Courtois atezainarekin egin dute topo. 84 minutuan, berriz, zurien garaipena biribildu du Gonzalo Garciak egindako golak (0-3).
Al Hilalek, bere aldetik, garaipena eskuratu du Pachucaren aurka (2-0), Salem Al Dawsariren eta Marcos Leonardoren golei esker, final-zortzirenetara pasatzeko, eta Pep Guardiolaren Manchester Cityren aurkaria izango da Orlandon.
Saudi Arabiako taldeak final-zortzirenetara egin du aurrera, H multzoko bigarren postuan.