Realaren eta Athleticen arteko derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan
2024-2025 EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidek badituzte datak eta ordutegiak. Jardunaldia maiatzaren 2tik 5era jokatuko da.
Norgehiagoka nagusia Realak eta Athleticek jokatuko dute. Derbia maiatzaren 4an izango da, igandean, 21:00etan, Reale Arenan.
Bestalde, Alavesek Atletico Madril izango du aurkari Mendizorrotzan, maiatzaren 3an, 14:00etan. Egun berean, Osasunak Vila-reali egingo dio bisita, 16:15ean.
EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Maiatzak 2, ostirala:
Rayo Vallecano – Getafe (21:00etan)
Maiatzak 3, larunbata:
Alaves – Atletico Madril (14:00etan)
Vila-real – Osasuna (16:15ean)
Las Palmas – Valentzia (18:30ean)
Real Madril – Celta (21:00etan)
Maiatzak 4, igandea:
Valladolid – Bartzelona (14:00etan)
Sevilla – Leganes (16:15ean)
Espanyol – Betis (18:30ean)
Reala – Athletic (21:00etan)
Maiatzak 5, astelehena:
Girona – Mallorca (21:00etan)