EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk Lehen Mailako euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango ditu, zuzenean

21:00etan hasiko dira, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Ral Garcia de Haro eta Ander Herrera, Euskal Herria Txapelako finalean. Argazkia: EFE.
Ral Garcia de Haro eta Ander Herrera, Euskal Herria Txapelako finalean. Argazkia: EFE.

EITBk, 2024-25 denboraldian, Lehen Mailako euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango ditu, zuzenean. Neurketak 21:00etan hasiko dira, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Horrenbestez, Lehen Mailako futbola bueltan da EITBn, bi hamarkadaren buruan. Jardunaldi bakoitzean, beti jokatzen dute partida bat astelehenean; norgehiagoka horretan Alaves, Athletic, Osasuna edo Reala tartean izango direnean, zaleek ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera izango dute.

2024-25 denboraldiko EA Sports Liga abuztuaren 15ean hasiko da. Urritik aurrera, Winter Series Txapelketa hasiko dela kontuan izanik, euskal talderen batek astelehenean jokatuko duen bakoitzean honelakoa izango da programazioa: lehenik, futbol norgehiagoka; hori amaituta, zesta puntakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X