Granadak eta Las Palmasek Santander Ligara igotzea lortu dute
Granadak eta Las Palmasek Santander Ligara itzuliko direla ziurtatu dute larunbat honetan, SmartBank Ligako azken jardunaldian, Leganesi 2-0 irabazita eta Alavesekin 0-0 berdinduta, hurrenez hurren.
Andaluziarrek ez dute hutsik egin, eta urtebete geroago maila gorenera bueltatuko dira, Leganes 2-0 mendean hartu baitute, Myrto Uzuni albaniarraren eta Bryan Zaragozaren golei esker.
Bigarren Mailako golegile nagusiena den Uzunik (23 gol) 42. minutuan aurreratu du bere taldea. Bigarren zatian, 58. minutuan, Bryan Zaragozak egin du etxekoen bigarrena, partida irabaztea eta igoera bermatzea ekarri diona Paco Lopezen taldeari.
Sufrituagoa izan da Las Palmasen igoera, larunbat honetan Alavesekin 0-0 berdindu baitu. Xavier Garcia Pimientaren mutilek talde "babazorroaren" erasoei eutsi diete, eta bost urte geroago maila gorenera itzultzeko behar zuten puntua eskuratu dute.
Bestalde, Levantek, Alavesek, Eibarrek eta Albacetek igoera hori erdiesteko beste aukera bat izango dute hurrengo astean hasiko diren promozio kanporaketetan.
Hala, Levantek (hirugarren sailkatua), seigarren postuan dagoen Albaceteren aurka neurtuko ditu indarrak, eta Alavesek (laugarren sailkatua), bosgarren den Eibarren aurka jokatuko du, igoera faseko finalean postu baten bila.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquez: “Uste dut pizgarri bat behar genuela, katarsi bat"
"Ez dut barkamenik eskatuko 8 urtez lehen mailan egoteagatik, zer garen jakin behar dugu. Ez dakit zenbat aldiz entzun dudan anbizio falta zegoela", aurpegiratu du kirol zuzendari gorritxoak denboraldi amaierako prentsaurrekoan. Bestalde, Kike Barja kapitainaren kontratu berritzea % 99ra itxitzat jo du.
Irene Paredes, Txapeldunen Liga irabazita eta Realaren aurka jokatu aurretik: “Fisikoki, denboraldi oso txukuna egin dut”
Bartzelonako jokalari gipuzkoarrak, berriro ere, Txapeldunen Liga eskuratu du, bere taldearekin. Moeve F Liga modurik onenean amaitu nahi du; asteazkenean, 19:00etan, Kataluniako taldeak Reala jasoko du, eta EITBk zuzenean emango du neurketa hori.
Sergio Fernandez: “Gure asmoa da ez galtzea hazteko aukera ematen digun aktiborik”
Alaveseko kirol zuzendariak, asteartean, agerraldia egin du, komunikabideen aurrean, amaitu berri den denboraldiaren balantzea egitea helburu; Sergio Fernandezek, 2029ra arte berrituta, talde babazorroaren hainbat jokalariren egoera izan du hizpide.
Sara Martinek Eibarrekin duen kontratua luzatu du, 2026-2027 denboraldirako
Aurrelaria 2025ean iritsi zen talde armaginera, Real Madriletik, eta, Eibarreko jokalari gisa eman duen lehen denboraldian, 1.600 minututik gora jokatu ditu.
Juan Cruzek ez du Osasunan jarraituko
Atzelariak sei denboraldi eman ditu Nafarroako klubean; Elxetik iritsi zen bertara. 164 partida jokatu ditu talde gorritxoan: “Bere lehen denboralditik, taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna bereganatu zituen, eta balioak defendatzen jakin izan du”, nabarmendu du Iruñeko klubak.
FIFAk ofizial egin du Iranek Tijuanan egingo duela Mundu Txapelketako egonaldia
Irango kontzentrazio-lekua aldatuko duela iragarri du erakundeak, AEBetako bisekin arazoak saihesteko.
Alavesek 2029ra arte berritu dio kontratua Sergio Fernandezi
Klub babazorroak astearte honetan iragarritakoaren arabera, kirol zuzendariak beste hiru denboraldiz luzatu du erakundearekin duen lotura.
Alessio Liscik Osasunako entrenatzailea izateari utzi dio
Nafarroako klubak astelehenean iragarri du italiarrak ez duela jarraituko taldea zuzentzen; Liscik beste urtebeterako kontratua zuen, Osasunarekin.
Zer egin behar du Eibarrek igoerako play-offerako sailkatu ahal izateko?
Beñat San Joseren taldeak, 41. jardunaldian 2-0eko emaitzarekin Kordoba garaitu zuenak, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko aukerak dituela du, baina ez dago soilik bere esku: SkyFi Castalian irabazi beharko du, eta Burgosek El Plantio zelaian Andorraren aurka punturik ez lortzea behar du.
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.