2022-23 Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Noiz jokatuko dituzten euskal derbiak 2022-23 Santander Ligan?

Realaren, Athleticen eta Osasunaren zaleek badakite noiz izango diren derbiak hurrengo Ligan; guztiak bildu ditugu hemen.
Igor Zubeldia eta Iñaki Williams, aurreko derbi batean
Igor Zubeldia eta Iñaki Williams, aurreko derbi batean. Argazkia: EFE.

Reala (2021-22 Santander Ligako seigarren sailkatua), Athletic (zortzigarrena) eta Osasuna (hamargarrena) euskal futbolaren ordezkariak izango dira 22-23 Ligan; egutegia zozkatuta dago, eta, beraz, badakigu noiz jokatuko dituzten hurrengo denboraldiko euskal derbiak. Data zehatzak oraindik ez daude baieztatuta, baina hona hemen behin-behinekoak:

Lehen itzulian

15. jardunaldia, abenduaren 31n: Reala-Osasuna

16. jardunaldia, urtarrilaren 8an: Athletic-Osasuna

17.jardunaldia, urtarrilaren 14an: Reala-Athletic

Bigarren itzulian

29. jardunaldia, apirilaren 16an: Athletic-Reala

32. jardunaldia, apirilaren 30ean: Osasuna-Reala

36. jardunaldia, maiatzaren 24an: Osasuna-Athletic

Hemen duzu 2022-23 Ligako egutegiaren gaineko informazio zabalagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X