FIFAk ere uko egin dio Euskal Selekzioa kide ofizial gisa onartzeari
Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF) astelehen honetan jakitera eman duenez, asteburu honetan FIFAren ezezko formala jaso du erakunde horretako "eskubide osoko kide izateko" egindako eskaeraren aurrean. Ondorioz, Federazioaren ustez, "oraingoz" itxi egin da "Euskal Selekzioak era ofizialean nazioarteko
lehiaketetan parte hartzeko atea".
Hain zuzen ere, FIFAren jarrera hori bat dator duela aste batzuk UEFAk azaldu zuen erabakiarekin, nahiz eta euskal federazioak gaur bertan izan duen ofizialki horren berri, Espainiako Futbol Federazioaren bitartez; izan ere, UEFAk hari zuzendu dio bere erantzuna, EFFk plazaratu duen oharrean azaldu duenez.
Hala, Euskadiko Futbol Federakundearen aburuz, FIFAk eta UEFAk bere eskariaren aurka agertutako iritziak "albiste txarrak" dira. Dena den, aurreratu du jasotako bi ebazpenak bere zerbitzu juridikoei igorri dizkiela dagoeneko, "horren inguruan zerbait egin daitekeen" azter dezaten.
EFFren esanetan, "munduko futbolaren erakunde gorenak Euskadiko Futbol Federazioaren eskaera ukatzeko emandako argudioa FIFAren araudiak ezartzen dituen legezko irizpideak ez betetzean oinarritzen da: EAE autonomia erkidegoa da, ez nazioarteak onartzen duen estatu independente bat". Hain justu, UEFAk argudio bera erabili du bere ezezkoa emateko.
Aitzitik, Euskadiko Futbol Federakundea "ez dago ados" aipatu ebazpenetan jasotzen diren argudioekin, eta, hartara, "ofizialtasunaren alde lanean" jarraituko duela nabarmendu du, "gure gizarteak eskatzen duen aintzatespena lortzeko ahaleginak areagotuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Alejandra Estefaniari ebakuntza egin diote berriro eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalariak larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.