Euskal talde guztiak lanean dira jada
Zure interesekoa izan daiteke
Realak ilusioz eta konfiantzaz beteta egingo dio aurre Atleticori Kopako finalean
Pellegrino Matarazzoren taldeak beste titulu bat irabazi nahi zaleen aurrean, baina horretarako partida oso ona jokatu beharko du, Cholo Simeonoren taldea sasoi betean iritsi baita Kopako finalera, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Bartzelona kanporatuta.
Mikel Oyarzabal: “Aurrean oso talde potentea daukagu, baina guk gugan sinesten dugu"
Mikel Oyarzabal kapitainak "gogotsu" eta prest ikusten du Reala, Errege Kopako finalean Atletico Madril mendean hartzeko.
ZUZENEAN: Atletico Madril vs Real Sociedad Errege Kopako finala
Atletico Madrilek eta Realak Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finalari buruzko "Koparen Bila" saio berezia. Programa 20:20ean hasiko da, eta bertan partida aurreko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dira, hala nola, bi taldeen hamaikakoak edota zale txuri-urdinen bilguneak (Fan zone) eta kalejirak utzitako irudi gogoangarriak. Behin norgehiagoka amaituta, protagonisten hitzak entzun eta lehiak utzitakoa luze eta zabal aztertzeko garai izango da.
Turrientes: “Neurketa zaila eta oso berezia izango da, baina guztien bultzadarekin helburutik gertu egongo gara"
"Zubietara sartzen zaren momentu hauekin amets egiten duzu; zaila da, lan asko egin behar da, baina bide onetik noa", azaldu du Realeko erdilariak. "Familia eta lagunak finala iristeko deseatzen daude, gu ere bai, partida oso berezia delako denontzat", onartu du beasaindarrak.
Jokin Aperribay: “Nik beti uste izaten dut Reala faborito dela, baina aurkari oso zaila izango dugu aurrean”
EITBk Realaren presidentea elkarrizketatu du, larunbatean talde txuri-urdinak jokatuko duen Errege Kopako final handiaren harira. Aperribay baikor azaldu da, eta, halaber, mezu bat luzatu die zale guztiei: “Jendeak gozatzea espero dut”.
Bayernek Real Madril kanporatu du azken minutuetan, eta Arsenal distirarik gabe sailkatu da
Bavariako taldeak 6-4ko emaitza lortu du kanporaketan, Allianz Arenan jokatutako itzulerako partidan 4-3 irabazi ostean. Bestalde, Artetaren taldeak hutsean berdindu du, etxean, Sportingen aurka, eta joaneko partidan sartutako gol bakarrarekin nahikoa izan du sailkatzeko.
Sevillan bizi diren realzaleak pozik, flamenko txuri-urdin eta guzti
Asier Aranguren lankidea Sevillan da jada larunbateko finalaren harira. Peña Nazarenarekin, Sevillan bizi diren realzaleekin, bildu da gaur.
Sergio Alvarezek kontratua berritu du 2028ra arte
Erdilari asturiarrak 30 partida baino gehiago jokatu ditu denboraldi honetan, 250 partida ofizialetara iritsiz.
Donostia eta Gipuzkoa osoa, Cartujako festaren parte izateko prest
15:00etatik 01:00etara, Alderdi Eder Cartujako jai giroaren parte izango da. Donostian bi pantaila erraldoi jarriko dira partida ikusteko, Sevillarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko programazioa izango da gozagai.
Jon Martin: “Final parekatua izango da, bi talde oso osoren arteko partida”
Jon Martinek “amets bat” biziko du larunbateko Errege Kopako finala jokatzean, hala azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Lasartearrak badaki jokalari oso onez osatutako taldea izango duela aurkari, baina argi esan du beraiek irabaztera doazela.