Esteban Andrada Zaragozako atezain argentinarrak hamahiru partidako zigorra jaso du, Pulido Huescako jokalariari emandako ukabilkadarengatik
Isi Palazon Rayo Vallecanoko jokalariaRI zazpi partidako zigorra ezarri diote, Realaren aurkako partidan jaso zuen kanporatzearen ondorioz.
Esteban Andrada Zaragozako jokalaria. Argazkia: EFE.
Esteban Andrada Zaragozako atezain argentinarrak hamahiru partidako zigorra jaso du, Jorge Pulido Huescako atzelariari ukabilkada eman ondoren, pasa den igandean El Alcoraz estadioan jokatutako Hypermotion Ligako 37. jardunaldian.
Espainiako Futbol Federazioaren Diziplina Batzordeak partida bateko zigorra jarri dio ohartarazpen bikoitzarengatik eta horrek eragindako kanporatzeagatik, eta beste hamabi Diziplina Kodigoko 52. artikuluaren aplikazioarengatik. Markagailuan 1-0 emaitzarekin 99. minutuan, Andrada Pulido bulkatzeagatik kaleratua izan zen; txartel gorria ikusi ondoren Huescako kapitaina bilatu zuen, aurpegian ukabilkada bat emateko, orduan iskanbila jendetsu bat egon zen jokalarien artean, amaiera kaotiko hau hainbat txartelekin eta kanporaketa gehiagorekin itxi zen.
Gainera, EA Sports Ligan, Diziplina Batzordeak, Isi Palazon Rayo Vallecanoko jokalariari, zazpi partidako zigorra ezarri dio, Realaren aurkako partidan txartela pilaketagatik (partida bat), protesta egiteagatik (bi partida) eta arbitroa iraintzeagatik (lau partida).
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk abantaila txikia hartu du bi erraldoiren arteko historiarako lehian (5-4)
Luis Enriqueren taldeak hiru goleko errenta izan du neurketan zehar, baina Bavariako taldeak erreakzionatu egin du, eta kanporaketa zabalik utzi.
Valverdek eta Nico Williamsek, serio, lan saioa hasi aurretik elkarrizketa izan dute
Entrenaitzaile zuri-gorria eta jokalaria luze aritu dira hizketan, eta badirudi prestatzaileak, aurpegi serioarekin, azalpenen bat eskatzen ziola jokalariari, eta horrek ere serio erantzuten ziola. Gainerako jokalariak berdegunera atera aurretik izan da elkarrizketa.
Ukabilkada bat eta istilu itzela, Aragoiko derbian
Andrada, Zaragozako atezaina, kaleratu egin dute Pulido Huescako kapitainari bultza egiteagatik. Txartel gorria atera bezain laster, kontrola galdu du eta aurpegian ukabilkada eman dio Pulidori.
García de Haro: “Birtualki salbazioa ematen diguten hiru puntu dira"
Osasunako jokalariak berdinketaren gola sartu du Sevillaren aurka, eta horrek emaitza iraultzeko balio izan du (2-1), EA Sports Ligako 32. jardunaldian.
Realak Madril CFF garaitu du, eta eskura dauka Txapeldunen Liga (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Madril CFF talde gogorrari Zubietan, eta datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera ematen duen hirugarren postuan egonkortu da. Lavogezek eta Ceciliak sartu dituzte golak.
Catenak azken txanpan eman dio garaipena Osasunari Sevillaren aurka (2-1)
Sevillak aurrea hartu du Maupayren golarekin, baina Raul Garcia de Harok eta Catenak partida irauli dute Sadarri garaipena oparitzeko. Garaipenari esker, gorritxoek arnasa eman diote Alavesi mailari eusteko borrokan.
Realak garaipenari ihes egiten utzi dio erotzeko norgehiagokan Vallecasen (3-3)
Pellegrino Matarazzoren taldea 1-3 irabazten ari zen 75. minutuan, baina Rayok partida berdintzea lortu du luzapenean. Neurketaren azken txanpan denetarik gertatu da, eta polemika piztu da epailearen erabakiengatik.
Pablo Marin: “Amorru handia ematen du azken minutuetan puntuek ihes egiteak”
Pablo Marin Realeko jokalariaren adierazpenak, Rayo Vallecanoren aurka 3-3 berdindu ostean, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Unai Gomez: “Partida garrantzitsua zen gorantz begiratzeko"
Athleticeko jokalariak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz (3-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 32. Jardunaldian.