Atletico Madril, Europako Superkopako txapelduna
Atletico Madril 2018ko Europako Superkopako txapelduna da Real Madril 2-4 gaindituta Tallinen, Estonian.
Diego Pablo Simeoneren taldeak bere hirugarren Europako Superkopa erdietsi zuen bart (2010, 2012 eta 2018) partidaren luzapenean. Neurketa bina amaitu zen eta Julen Lopeteguiren gizonek partida kontrolpean zutenean heldu ziren Atleticoren bi golak (Saul eta Koke) luzapeneko lehen zatian.
Fitxaa teknikoa
2 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro (Dani Ceballos), Kroos (Borja Mayoral); Isco (Lucas Vazquez), Marco Asensio (Modric), Bale; eta Benzema.
4 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Savic, Godín, Lucas; Lemar (Thomas), Rodri (Vitolo), Saul, Koke; Griezmann (Correa) eta Diego Costa (Gimenez).
Golak
0-1, 1': Diego Costa.
1-1, 27': Benzema.
2-1, 62': Sergio Ramos, penaltiz.
2-2, 78': Diego Costa.
2-3, 98': Saul.
2-4, 104': Koke.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala-Athletic partida, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, zuzenean
Ez galdu asteazken honetan, martxoak 4, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Realak eta Athleticek jokatuko dutena, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen. 20:30etik aurrera "Koparen Bila" programa hasiko da. Ondoren, bi taldeen arteko norgehiagoka emango da eta, amaitutakoan, partidu osteko saio berezian partida aztertuko da.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte
Jose Antonio Prieto Cata futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du, eta Konferentzia Ligan ere izan da.
Jon Martin: "Hutsean berdinduta joango bagina bezala jokatu behar dugu neurketa"
Atzelari txuri-urdina "baikor" azaldu da Athleticen kontrako norgehiagokaren atarian. "San Mamesen partida osoa egin genuen, eta konfiantzarekin gaude", azpimarratu du. "Oso pozik nago nire lanarekin, baina gauza asko hobetu behar ditut", gaineratu du.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)
Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.
Zubeldia: "Oso garrantzitsua zen sentsazio onekin bukatzea"
Realeko jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
Reala garaile Mallorcan Europara gerturatzeko (0-1)
Carlos Solerrek lehen zatian sartutako golak 3 puntu eman dizkie txuri-urdinei, eta, bide batez, Europako postuetara gerturatu ditu.