Bartzelona, Espainiako Superkopako txapeldun
Bartzelona da 2018ko Espainiako Superkopako txapelduna Sevillari 1-2 irabazita. Tanger (Maroko) hirian jokatu zen partida, Espainiatik kanpo eta partida bakarrera lehen aldiz, orain arte bi partidara jokatu baita.
Pablo Sarabiak aurretik jarri zuen Sevilla (1-0), 9. minutuan sartutako golari esker. Lehen zatia amaitu baino lehen, ordea, Gerard Piquek berdinketa jarri zuen markagailuan (1-1). Partidako 78. minutuan, Ousmane Dembelek 1-2koa sartu zuen Bartzelonarentzat. Sevillak neurketa berdintzeko aukera izan zuen 91. minutuan, baina Ter Stegen atezainak gelditu egin zion penalti-jaurtiketa Ben Yedderri.
Fitxa teknikoa:
1 - Sevilla: Vaclik; Jesus Navas, Mercado (Ben Yedder, 84. min), Kjaer, Sergi Gomez, Escudero; Banega, Roque Mesa; Sarabia (Aleix Vidal, 71. min), Franco Vazquez; eta Muriel (Andre Silva, 60. min).
2 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Arthur (Coutinho, 52. min), Busquets, Rafinha (Rakitic, 46. min); Dembele (Arturo Vidal, 86. min), Luis Suarez eta Messi.
Goles: 1-0, 9. min: Sarabia. 1-1, 41. min: Pique. 1-2, 78. min: Dembele.
Epailea: Carlos del Cerro Grande.
Zure interesekoa izan daiteke
“Irabaztera goaz; Espanyolek asko du jokoan, baina guk ere bai”
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du Espanyolen aurkako partidaren atarian. Hiru puntuen bila doazela azaldu du Cacereskoak, “azken urteetako denboraldi gogorrena” izaten ari den honetan. Horrez gain, futbol profesionala utziko dula iragarri duen Iñaki Lekue ere izan du hizpide. (Bideoa gazteleraz)
Sansek mailari eustea hurbilago du, Huesca mendean hartu baitu (1-2)
Horrela, zortzi jardunaldiko garaipenik gabeko bolada txarrari amaiera eman diote txuri-urdinek, eta bederatzi puntura utzi dituzte jaitsiera postuak. Bigarren zatian, Ansotegiren taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Mikel Rodriguez egotzi baitu.
Mendizorrotza gainezka egongo da liga txapelduna hartzeko, salbazioaren bila
Alavesek Ligako txapeldun FC Bartzelonaren aurka jokatuko du mailari eusteko ezinbestekoa izanen den partidan. Gasteizko taldeak sarrera guztiak saldu ditu, eta hori gertatzen den bosgarren norgehiagoka da denboraldi honetan.
Olatz Rivera bizkaitarra izango da Erregina Koparen finaleko epailea
Gainera, epaile bilbotarrak Iragartze Fernandez getxotarra eta Haizea Castresana laudioarra izango ditu marrazain.
“Talde sendoa izan behar gara; ez dago Atleticok menderatzen ez duen jokoaren faserik”
Osasunak Atletico Madrilen aurka jokatuko du bihar, maiatzak 12, Sadarren. Hauxe da talde gorritxoaren egoera: Liscik esan bezala, “Ez dakigu bihar salbazioagatik edo Europarengatik borrokatuko dugun”, baina argi dute garaipena eta puntuak behar dituztela. (Bideoa gazteleraz)
Nico Williamsek eta Sancetek giharretako lesio moderatuak dituzte
Bi jokalariak ordezkatu behar izan zituzten Valentziaren aurkako partidan.
Iñigo Lekuek futbol profesionala utziko duela iragarri du
Athleticen jokalariak erabakia hartu du klubak kontratua ez diola berrituko jakin ondoren.
Bartzelona Ligako txapeldun, Real Madril mendean hartuta (2-0)
Kataluniako taldeak bigarren Liga irabazi du jarraian. Historian lehen aldiz lortu dute hori Madrilen aurka jokatuta.
Magunazelaiaren gol batek amets egiten jarraitzeko aukera eman dio Eibarri (0-1)
Aurrelari armaginak hirugarren minutuan sartutako golak Mirandesen aurkako garaipena ziurtatu du, eta sailkapeneko zazpigarren postuan kokatu da.
Ernesto Valverde omendu dute San Mamesen: “Gure bihotzetan betirako! Eskerrik asko, Txingurri”
Athleticekin ligan 500 partida egin berritan, Ernesto Valverderi esker ona adierazi diote jarraitzaileek San Mamesen oihal erraldoia aterata.