Maradonak lagunarteko partida jokatu du Marokon
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mbapperen eta Barcolaren golek garaipena eman diote Frantziari Senegal on baten aurka (3-1)
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek hurrengo jokaldian 3-1koa egin du norgehiagoka erabakita uzteko. Gainera, gol horrekin Frantziako historiaren golegilerik onena da.
Eibarrek 2027ra arte berritu du Juan Bernat
Talde armaginak eta Valentziako hegalekoak akordioa lortu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren, utzita egon diren jokalariak, Athleticera itzuliko dira
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Sergio Francisco Realeko entrenatzaile ohia, Burgoseko prestatzaile berria
Entrenatzaile irundarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Burgosekin, eta bere lotura beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du, Gaztela eta Leongo taldearen helburuak betetzen baldin baditu.
Unai Simon, Munduko Txapelketako lehen partida jokatuta, selekzioetako lau txapelketa handitan ibilitako Athleticen lehen futbolaria da
Atezain murgiarrak 2020ko Eurokopa (2021ean izan zen hori), 2022ko Munduko Txapelketa eta 2024ko Eurokopa jokatu zituen, eta, 2026ko Munduko Txapelketa kontuan izanik, selekzioetako lau txapelketa handi daramatza. Halaber, 2021ean, 2020ko olinpiar jokoetan ere aritu zen.
Saudi Arabiak eta Uruguaik (1-1) eta Iranek eta Zeelanda Berriak (2-2) berdinketa lortuta ekin diote Munduko Txapelketari
H eta G multzoetan, txapelketako aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.
Espainiak Cabo Verderen defentsa bikainaren aurka talka egin du (0-0)
Unai Simonek, Laportek eta Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, eta Merino eta Nico Williams bigarren zatian zelairatu dira. Bestalde, Belgikak eta Egiptok bana berdindu dute Seattleko Lumen estadioan.
Tunisiak bere hautatzailea kargutik kendu du, lehen jardunaldian Suediaren aurka 5-1 galdu ostean
Sabri Lamouchi hautatzaileak 2026ko urtarrilean Sami Trabelsiren ordez kargua hartu zuen. Trabelsi Afrikako Kopatik at geratu ondoren kaleratu zuten. Lamouchik bost partidatan zuzendu ditu Kartagoko arranoak. Garaipen batekin (1-0 Haitiren aurka), berdinketa bat eta hiru porrot jaso ditu norgehiagoka horietan.