Osasunak, Alavesek eta Barakaldok aurrera egin dute Kopan
Osasunak, Alavesek eta Barakaldok aurrera egin dute Kopan, Mirandes (1-2, Olavide eta Maikel Mesaren golak), Numantzia (0-1, Manu Barreiroren gola) eta Formentera (3-1, Quintanilla eta Arroyo, bi aldiz, golegile) menderatuta, hurrenez hurren. Tudelanok eta Peña Sportek, aldiz, galdu egin dute; CD Ebro taldearen aurka, lehenengoak (1-0, luzapeneko azken minutuan sartu du gola Zaragozako taldeak), eta Villanovenseren kontra, bigarrenak (3-2, Isaac Manjon eta Jorge Rodriguez golegile).
Hortaz, Osasuna, Alaves eta Barakaldo hurrengo zozketan izango dira; irailaren 18an egingo dute (ostiral bi barru). Lehen Mailako taldeak ez dira oraindik sartuko zozketa horretan.
Hirugarren kanporaketa ere, partida bakarrean jokatuko dute, urriaren 14an.
Hauek dira bigarren kanporaketako emaitza guztiak:
Mirandes, 1 ? Osasuna, 2
Numancia, 0 ? Alaves, 1
Barakaldo, 3 ? Formentera, 1
CD Ebro, 1 ? Tudelano, 0
Villanovense, 3 ? Peña Sport, 2
Mensajero, 0 ? Cadiz, 1
Huracan, 2 ? Socuellamos, 0
Laredo, 3 ? Cultural Leonesa, 1
Almeria, 3 ? Elx, 3 (Almeria sailkatu da, penaltietan)
UCAM Murtzia, 2 ? Algeciras, 1
Lleida, 2 ? Guijuelo, 0
Arandina, 2 ? Reus, 4
Nastic, 2 ? Girona, 2 (Nastic sailkatu da, penaltietan)
Leganes, 2 ? Tenerife, 0
Kordoba, 0 ? Lugo, 1
Llagostera, 2 ? Albacete, 1
Alcorcon, 0 ? Ponferradina, 1
Talavera, 0 ? Linense, 2
UD Logroñes, 2 ? Linares, 1
Racing Ferrol, 1 ? Castello, 0
Oviedo, 2 ? Valladolid, 1
Mallorca - Huesca (ostegunean, 20:00etan)
Zure interesekoa izan daiteke
Amaitu da Athleticen eta Vencedorren arteko lotura
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa aukera du.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.
Gorka Alvarezek Realeko emakumezkoen lehen taldearen gidaritza hartu du
Entrenatzaile lasartearra Realera itzuli da emakumezkoen taldeko entrenatzaile gisa, “etapa berri honi ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko”.
Ainhoa Moraza: “Inork ez zuen espero Arturo joatea; ez dut uste momentu onenean hartutako erabakia izan zenik”
Arturo Ruizek, Realeko entrenatzailea ohiak, karguari uko egin zion Txapeldunen Ligako lehen partida jokatu ostean eta Liga hasteko bi egunen faltan. Ainhoa Moraza jokalariak adierazi du ez dela erraza izan, baina taldea “sendo” dagoela eta hori dela garrantzitsuena.
Carrerasek eta Gorosabelek puntu bat eman diote Sanseri Burgosen (2-2)
Jon Ansotegiren taldeak lau puntu daramatza sailkapenean. Plantion, bi aldiz berdindu dute markagailua; Burgos eta Sanse oso parean aritu dira, eta partida bizi-bizia izan da.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi bat ere hautazkoa da.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.
Realak Hector Fort eta Mamadou Sarr aurkeztu ditu
Realak fitxaketa berriak aurkeztu ditu, Hector Fort eta Mamadou Sarr. Bartzelonako hegalekoak adierazi du “asoziazio gaitasun handia” duen jokalaria dela. Chelseak utzitako atzelariak, berriz, “jarraikortasunarekin jokatzea” falta zaiola adierazi du. Biak ala biak klubari laguntzeko nahia argi erakutsi dute.