Reala final-zortzirenetan da; Eibar eta Alaves, kanpoan
Realak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartel lortu du, Anoetan Oviedori 2-0 irabazita. Donostiarren bi golak Finnbogasonek egin ditu, estreinakoz.
Partida txarra ikusi dute Anoetan bildu diren 9.000 zaleek. Igandeko derbian Athleticen aurka gertatu bezala, txuri-urdinek lehen zati ona egin dute, baina bigarrenean neurketaren kontrola galdu dute eta Oviedok arriskua sortu du donostiarren arean.
Ruben Pardo eta Yuri izan dira jokalaririk onenak, baina protagonista nagusia Finnbogason izan da. Islandiarrak egin ditu taldearen bi golak, eta gehiago sartzeko aukerak ere izan ditu. Lehenengoa, lehen zatiko 28. minutuan egin du; Pardok Herviasi eman dio baloia, eta honek Finnbogasoni utzi dio, islandiarrak baloia ate barruan sartzeko.
Bigarrena atsedenaldiaren ostean iritsi da. Islandiarrak Oviedoko atezainak egindako aldaratzea aprobetxatu du.
Asturiarrek ere aukerak izan dituzte gola egiteko, baina Rulli oso seguru egon da atepean.
Beraz, Realak poltsikan du final-zortzirenetarako txartela. Marcelinoren Vila-real gainditu beharko du orain, final-laurdenetara pasatzeko.
Fitxa teknikoa:
2.- Reala: Rulli; Aritz Elustondo, Ansotegi, Iñigo, Yuri; Gaztañaga, Rubén Pardo, Zurutuza (Prieto, 83. min); Canales, (Oyarzun, min. 70) Hervías eta Finnbogason (Iker Hernández, 83. min).
0.- Oviedo: Magunazelaia; Johannesson, Vila (Bautista, 68. min), David Fernández, Óscar; Sergio García, Omgba, Generelo, Eneko (Nacho, 82. min); Señé eta Cervero (Allyson, 55. min).
Golak: 1-0, 27. min: Finnbogason. 2-0, 62. min: Finnbogason.
Eibar eta Alaves, ezinean
Eibarrek eta Alavesek agur esan diote aurtengo Errege Kopari. Biek galdu dute, Getaferen erta Espanyolen aurka final-hamaseirenetan jokatutako itzulerako partidetan.
Armaginek miraria behar zuten Getafen hartutako 0 eta 3koa iraultzeko. Partidaren atarian Ipuruakoa 'gau magikoa' izan zitekeela zioen Gaizka Garitanok, baina azkenean ez da magiarik izan. Ezta gutxiagorik ere, Getafe jaun eta jabe izan baita hasiera-hasieratik.
Vigarayk 22.minutuan sartutako golak ia itxaropenik gabe utzi ditu armaginak. Banakako jokaldia egin eta arearaino sartu da Getafeko jokalaria, inolako oztoporik gabe.
Handik 12 minutura, 34.ean, Diego Castrok jaurtiketa ederra egin eta madrildarren bigarrena sartu du. Hortxe amaitu dira armaginen aukera apurrak.
Piovaccarik eibartarren gol bakarra egin du, bigarren zatian, berari egindako penaltia jaurtita. Azkenean, 1-2 Ipuruan, eta Getafek final-zortzirenak jokatuko ditu (kanporaketa 1-5eko emaitzari esker gaindituta).
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Irazusta; Bóveda (Capa, 46. min), Ekiza, Dídac Vilá, Abraham (Piovaccari, 46. min); Dani Nieto, Errasti, Dani García (Lillo, 46. min), Javi Lara; Angel eta Lekic.
2 - Getafe: Codina; Vigaray (Freddy, 46. min), Naldo, Velázquez, Arroyo; Juan Rodríguez, Lacén (Babá, 73. min); Pedro León, Sammir, Diego Castro; eta Alvaro Vázquez (Roberto Lago, 65. min).
Golak: 0-1. 22. min. Vigaray; 0-2. 33. min. Diego Castro; 1-2. 54. min Piovaccari (penaltiz).
Alaves ere, kanporatuta
Alavesek Eibarren bide berari jarraitu dio eta Kopatik kanpo geratu da. Alberto Lopezen taldeak 1-0 galdu du Bartzelonan, Espanyolen aurka. Arabarrek ere ez zuten errona makala, Mendizorrotzan jokatutako joaneko partida 0-2 galduta.
Espanyolek neurketa erabakita utzi du 65. minutuan Jairok egindako golari esker. Aurretik jokoa kontrolpean izan dute Kataluniarrek, zelaian ondo kokatuta izan baitira eta arabarrek oso aukera gutxi izan dituztelako.
Orotara, 3-0 nagusitu da Espanyol, joaneko eta itzulerako emaitzak kontuan hartuta.
Fitxa teknikoa:
1 - Espanyol: Pau López; Javi López, Héctor Moreno, Raúl Rodríguez, Clerc (Jairo, 59. min); Abraham, Álex Fernández (Jordán, 71. min); Víctor Álvarez, Lanzarote, Mattioni (Montañés, 49. min) eta Stuani.
0 - Alaves: Goitia; Galán, Laguardia, Galilea, Raúl García; Sangalli, Llamas (Toribio, 76. min), Tejera (Juli, 68. min), Manu García; Barreiro eta Despotovic (Juanma, 68. min).
Gola: 1-0, 65. min: Jairo.
Zure interesekoa izan daiteke
Athletic ez dago ados Apelazioarekin, Yuriren aldeko errekurtsoa ezesteagatik
Klubak gogorarazi du joan den asteartean argitaratutako Epaileen Batzorde Teknikoaren analisiak ondorioztatu zuela jokalaria kanporatzeko ekintza "txartelik gabeko jaurtiketa libre zuzenarekin" konpondu behar zela.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.
Remiro, Real Madrilen aurkako porrotaren ostean: “Lehen zatian, oso ondo lehiatu gara”
Alex Remiro Realeko atezainak Real Madrilen aurkako porrota (4-1) aztertu du, neurketa amaitutakoan.
Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka (4-1)
Donostiako taldeak emaitza gogorrarekin galdu du Santiago Bernabeun, talde zuriari ordubetez ondo eutsi ostean. Mbappek hat trick batekin eta Viniciusek sartu ditzute zurien golak, eta Sucicek egin du txuri-urdinena.
Ainhoa Moraza: “Taldeak egin duen lanarekin geratu behar gara"
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako Txapeldunen Liga aurreko faseko joaneko partidan.
Owono atezainak Andorran jokatuko du, Alavesek salduta
Gasteizen ia hamarkada bat eman ondoren, nora 16 urterekin iritsi zen, atezain donostiarrak erronka berri bati ekin dio bere ibilbidean, Printzerriko taldearen eskutik.
Edin Terzic: “Talde askok sufritzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.