Lemoa-Athletic (0-3): Ibai Gomezen bi gol
Athleticek Lemoa gainditu du Arlonagusia futbol-zelaian jokatutako lagunarteko partidan Ibai Gomezen (2) eta David Lopezen golekin (0-3). Pablo Orbaizek, bestalde, orkatila bihurritu du, baina''arina'' dela adierazi zuen Caparros teknikariak neurketaren amaieran.
Ligako aurreneko partidan hasieratik jokatu ez zuten jokalariak zelairatzeko baliatu zuen Caparrosek norgahiagoka.
Fitxa teknikoa:
0.- SD Lemoa: Alcalde, Gurrutxaga, Arnaez, Apraiz, Azpilikueta, Unai Calvo, Txiki, Markel Robles, Orbegozo, Imanol Leon eta Vitoria. Goti, Izeta, Arrillaga, Eneko, Seguin, Santamaria, Urko Vera, Rebollo, Hodei eta Solaun jokalariek ere jokatu zuten.
3.- Athletic Club: Raul; Ramalho, Ustaritz, Ocio (Castillo, 46''), Aurtenetxe; David Lopez (Ruiz de Galarreta, 73''), Orbaiz (Iñigo Perez, 46''), Iturraspe, Balenziaga (Ibai Gomez, min.46); Muniain eta De Marcos (Igor Martinez, 46'').
Golak:
0-1, 46'': Ibai Gomez.
0-2, 65'': David Lopez.
0-3, 72''. Ibai Gomez.
Zure interesekoa izan daiteke
Mbappek hamaika metroetatik hautsi du Paraguaiko harresia, eta Frantzia final-laurdenetan sartu du
Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penalti batek garaipena eman dio Frantziari (0-1) Paraguairen aurka 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Didier Deschampsen taldeak Marokoren aurka jokatuko du final-laurdenetan.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Maroko final-laurdenetara pasa da Kanada gaindituta (0-3)
Ounahiren bi golek eta Rahimiren beste batek hurrengo kanporaketarako txartela eman diete afrikarrei, bigarren zatian konpondu behar izan duten partidan.
Reala lanera bueltatu da Zubietan
Reala izan da euskal taldeen artean lehena lanera bueltatzen. Pellegrino Matarazzok 28 jokalari izan ditu bere esanetara Zubietan. Brais Mendez bere taldekide ohiei agur esatera gerturatu da.
Argentinak eta Kolonbiak final-zortzirenetarako txartela lortu dute Cabo Verde eta Ghana gaindituta
Argentinak luzapena behar izan du Cabo Verde talde borrokalaria 3-2 mendean hartzeko, eta Egiptoren aurka jokatuko du 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Kolonbiak, bere aldetik, Ghanari irabazi dio (1-0) Jhon Ariasen gol bati esker, eta Suitzaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Egiptok penaltietan irabazi dio Australiari eta final-zortzirenetan da
Arauzko denboran bana berdindu eta luzapenean golik sartu ez ondoren, penaltiek afrikarren garaipena ebatzi dute (2-4).
Osasunako jokalariek osasun azterketak pasa dituzte
Osasunak uztailaren 10ean hasiko du Luis Miguel Ramisen aroa aurre denboraldiarekin. Baina aurretik azterketa medikuak pasazeko txanda izaten da eta gaur hasi dira jokalari gorritxo batzuk prozesu horrekin.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Maite Zubietak Atletico Madrilekin sinatu du 2028ra arte
Bizkaitarra Athleticen eman ditu azkeneko lau denboraldiak, 103 partida jokatuta.
Jesus Crespo, “Pejiño", Eibarren lehen fitxaketa 2026-27 denboraldirako
Pejiñoren etorrerarekin Eibarrek erasoko profil moldakorra izango du, desoreka eta bertikaltasuna eragiteko gai izango dena.