ESKUBALOIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa-Irunek Leo Maciel berritu du 2027ra arte eta Nacho Vallesen irteera iragarri du

Talde gipuzkoarrak atezainari eta lehen lerroari eragiten dieten bi aldaketa baieztatu ditu azken egunotan bere jokalarien artean. Berrikuntza eta baja garrantzitsuak izango ditu datorren denboraldiari begira.

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
Leo Maciel eta Nacho Valles. Irudiak: Irudek Bidasoa-Irun

Irudek Bidasoa-Irunek ofizial egin du Leo Maciel atezain argentinarraren jarraipena, eta 2027ra arte luzatu du kontratua, taldean giltzarri gisa finkatu ostean. Klubak taldean duen balioa nabarmendu nahi izan du, “bere esperientzia giltzarri izan da aldageletan, lidergoa, profesionaltasuna eta taldeari egonkortasuna emanez”. Aurtengo kanpainan hogei topaketa baino gehiagotan hartu du parte, eta Espainiako zein Europako lehiaketetan ekintza aipagarriak sinatu ditu, klubak beregan duen konfiantza sendotuz.

Bestalde, Nacho Vallesek datorren denboraldian ez duela bertan jarraituko jakinarazi du Bidasoak. Madrildarrak 37 partida ofizial jokatu ditu iritsi zenetik, eta klubetik “bere profesionaltasuna, konpromisoa eta gure elastikoa defendatzen eman duen errendimendua” eskertu nahi izan diote, “bere eguneroko lana, taldearekiko inplikazioa eta ekarpen kirolaria” denboraldian zehar garrantzitsuak izan direla azpimarratuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X