Irudek Bidasoa-Irun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean

Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek aurreko lotailu gurutzatuaren haustura osoa baieztatu dute, baita bi meniskoetan hausturak ere.

Kiel-Bidasoa-EHF-European-Legue

Bidasoako jokalariak Alemaniako Kielen aurkako partidan. Irudia: Irudek Bidasoa-Irun

Unai Barreto Irudek Bidasoa-Irun taldeko jokalariari proba medikoak egin dizkiote EHF European Leagueko THW Kiel taldearen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz, eta aurreko lotailu gurutzatua erabat hautsi dutela baieztatu dute, bi meniskoen haustura periferikoekin batera, Irungo taldeak gaur jakitera eman duenez.

Jokalariari ebakuntza egin beharko diote orain, eta lesioaren bilakaerak zehaztuko du zenbat denbora beharo duen osatzeko, baina hainbat hilabete izango dira.

Talde gipuzkoarrak bere babes eta animo guztia helarazi nahi izan dizkio Barretori une honetan: "Ziur gaude, bere lanarekin, ahaleginarekin eta klub eta zale guztien laguntzarekin, indartsuago itzuliko dela".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X