EHF EUROPAKO LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoak EHF Europako Ligan segitzeko aukerekin jarraitzea bilatuko du Kielen, asteartean

Euskal taldea, Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu, edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, guztia hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren zain geratuko litzateke.

Bidasoa Irun: taldea

Bidasoa Irun taldea. Argazkia: Bidasoa Irun

Irudek Bidasoa Irun taldeak Kielen aurka jokatuko du, astearte honetan, 18:45etik aurrera, 2025-2026 denboraldiko EHF Europa LigarenMain Round” faseko azken-aurreko jardunaldian. Partida honetan, euskal taldeak galduz gero, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburg garaitzen badu, multzoaren beste partidan; Bidasoak edo Flensburgek irabazten badute, berriz, Artalekun, hurrengo asteartean, hilaren 10an, jokatuko den Bidasoa-Montpellier neurketaren zain geratuko da guztia.

Kiel da txapelketa irabazteko faborito nagusia, eta aurreko jardunaldian Irunen irabazi zuen, bost goleko abantailarekin. Beraz, maila handiko aurkaria da. Gainera, Bidasoak baja garrantzitsuekin egin beharko dio aurre partidari; testuinguru honetan, Alex Raix, Unai Barreto, Eneko Furundarena edo Jakub atezain poloniarrak ohikoa den baina protagonismo gehiago izan ahalko lukete.

EITBk zuzenean emanen du partida, kirolakeitb.eus eta ETB4ren bitartez; esan bezala, partida 18:45ean hasiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X