Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako finalerdietan
Beste finalerdia Logroño-Valladolid izango da. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Kopako finalerdietako kanporaketak zozkatu ditu gaur. Argazkia: EFE
Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Eskubaloi Kopako finalerdietan, astelehen honetan Kanaria Handiko Kabildoan egindako zozketaren arabera.
Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.
Finalerdietako partidak, larunbatean 10:00etan eta 12:00etan jokatuko dira, eta hirugarren eta laugarren posturako partida eta finala igandean, hilaren 8an, 10:00etan eta 12:30ean izango dira, Blas Parrilla Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteordeak aurreratu duenez.
Espainiako Kopako finalerdietako eta finaleko partidetarako sarrerak aste honetan jarriko dira salgai, asteazkenetik aurrera segurutik, eta abonu bakar bat 20 euroko prezioan salduko da, partida guztietarako sarrera izateko.
Minikopa deiturikoa norgehiagokak ikusteko aukera emango du abonuak. Kategoria jubenileko lehen postuetan dauden lau klubak elkarren aurka arituko dira.
Horrela, Irudek Bidasoa Irun eta Recoletas Atletico Valladolid ING Fraile lehen finalerdian lehiatuko dira, eta Barça eta Balonmano Logroño La Rioja bigarrenean, neurketak erabakitzeko egindako bigarren zozketaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.
Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietara igaro da, Torrelavega kanporatuta (32-26)
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca izango du aurkari larunbateko finalerdian, Horneo Alacant 31-32 mendean hartu ondoren.
Bidasoa Irunek Europako postu baten bila ekingo dio Errege Kopari
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Bathco BM Torrelavega izango du aurkari final-laurdenetan, denboraldi honetan gauzak oso zail jarri dizkion Jacobo Cuetarak entrenatutako taldea.
Bidasoak João Magalhães fitxatu du
Jokalari portugaldarra FC Portotik dator sei hilabeterako utzita. Akordioa denboraldi amaierara arte luzatu daiteke.