Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako finalerdietan
Beste finalerdia Logroño-Valladolid izango da. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Kopako finalerdietako kanporaketak zozkatu ditu gaur. Argazkia: EFE
Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Eskubaloi Kopako finalerdietan, astelehen honetan Kanaria Handiko Kabildoan egindako zozketaren arabera.
Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.
Finalerdietako partidak, larunbatean 10:00etan eta 12:00etan jokatuko dira, eta hirugarren eta laugarren posturako partida eta finala igandean, hilaren 8an, 10:00etan eta 12:30ean izango dira, Blas Parrilla Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteordeak aurreratu duenez.
Espainiako Kopako finalerdietako eta finaleko partidetarako sarrerak aste honetan jarriko dira salgai, litekeena da asteazkenetik aurrera, eta abonu bakar bat 20 euroko prezioan salduko da, partida guztietarako sarrera emango duena.
Minikopa deiturikoa norgehiagokak ikusteko aukera emango du abonu horrek. Kategoria jubenileko lehen postuetan dauden lau klubak elkarren aurka arituko dira.
Horrela, Irudek Bidasoa Irun eta Recoletas Atletico Valladolid ING Fraile lehen finalerdian lehiatuko dira, eta Barça eta Balonmano Logroño La Rioja bigarrenean, neurketak erabakitzeko egindako bigarren zozketa baten arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.
Gurutz Aginagalde: ''Asmoa leku ezberdinetara iristea da, ez bakarrik Irunen lan egitea''
"Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa iparraldea eta Akitania hegoaldera iritsi nahi dugu. Gaitasuna duen edozein neska-mutilek aurrerapausoak emateko aukera izatea nahi dugu", erantsi du Irudek Bidasoa-Iruneko presidenteak.
Irudek Bidasoa-Irunek 'Lurraldea Gara' aurkeztu du, Euskal Herri osorako erakarpen eta harrobi proiektua
Proiektu estrategiko hau azaroaren 26an Bilbon hasiko den teknifikazio programa batekin hasiko da. Gainera, elastiko berri bat diseinatu dute proiektuaren izenarekin eta ikurrinaren koloreetan oinarrituta.
Bidasoak Saint Raphael mendean hartu du Artalekun eta bizirik jarraitzen du Europan (33-25)
Horrela, irundarrek averagea berreskuratu dute talde frantziarrarekiko, lau goleko aldea behar baitzuten, eta euren esku dute txapelketan jarraitzea.
Bidasoa Irunek lau goleko aldeaz irabazi behar dio Saint Raphaeli, Europa Ligan aukerak izateko
Joaneko porrotak baldintzatuta kantxaratuko da gaur gauean Bidasoa Irungo taldea. Neurketa Artalekun izango da, 20:45ean hasita, eta zuzenean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB4n.
Bidasoa Irun final-zortzirenetatik urrundu da, Saint-Raphaëlen aurka 35-32 galdu du eta
Talde irundarrak porrota jaso du Frantzian, eta horrek zaildu egin ditu Europako Ligan dituen aukerak; izan ere, itzulerako dueluan markagailuari buelta eman beharko dio.
Alex Mozasek Bidasoa Irunekin berritu du 2029ra arte
Bidasoa Irunek Alex Mozas entrenatzailearen kontratua berritu du, eta 2029ra arte jarraituko du taldean. Astelehen honetan eman dute akordioaren berri, komunikatu ofizial baten bidez.
Bidasoa Irunek gol bategatik galdu du Flensburg txapeldunaren aurka, Artalekun, garaipena hurbil izan ostean
Artalekuk hitzordu handien itxura izan du munduko talderik onenetako baten aurrean, Bundesligako liderra eta Europako Ligako azken bi edizioetako irabazlea.