Zeintzuk dira Bidasoa Irunek EHFren Europa Ligan izango dituen aurkariak?
Bidasoa Irunek aurkari gogorrak izango ditu EHFren Europa Ligako multzoen fasean: Suitzako Pfadi Winterthur, Eslovakiako Tatran Presov, Alemaniako Füchse Berlin, Poloniako Orlen Wisla Plock eta Frantziako Fenix Toulouse Handball taldeak.
Lehia urriaren 19an hasi eta martxoaren 2022an amaituko da, 10 jardunaldi jokatuta. Irundarrek etxean jokatzen dituzten norgehiagokak zuzenean emango dituzte ETBk eta eitb.eus-ek.
A MULTZOA
Bidasoa Irun
Pfadi Winterthur
Tatran Presov
Füchse Berlin
Orlen Wisla Plock
Fenix Toulouse Handball
Bidasoa Irunen egutegia multzoen fasean:
1. jardunaldia, 2021/10/19: Tatran Prešov-Bidasoa Irun.
2. jardunnaldia, 2021/10/26: Bidasoa Irun-Füchse Berlin.
3. jardunaldia, 2021/16/11: Bidasoa Irun-Fenix Toulouse HB.
4. jardunaldia, 2021/11/23: Pfadi Winterthur HB-Bidasoa Irun.
5. jardunaldia, 2021/11/30: Orlen Wisla Plock-Bidasoa Irun.
6. jardunaldia, 2021/12/7: Bidasoa Irun-Orlen Wisla Plock.
7. jardunaldia, 2022/2/15: Bidasoa Irun-Tatran Prešov.
8. jardunaldia, 2022/2/22: Füchse Berlin-Bidasoa Irun.
9. jardunaldia, 2022/3/1: Bidasoa Irun-Pfadi Winterthur HB.
10. jardunaldia, 2022/3/8: Fenix Toulouse HB-Bidasoa Irun.
Gainontzeko multzoak:
B MULTZOA
HBC Nantes
Chekhovskie Medvedi
Cocks
TBV Lemgo Lippe
GOG SL Benfica
C MULTZOA
SC Magdeburg
IK Sävehof
RK Gorenje Velenje
PAUC Handball
BM Logroño La Rioja
RK Nexe
D MULTZOA
Grundfos Tatabánya KC
HC Eurofarm Pelister
AEK Athens HC
Sporting CP
USAM Nimes Gard
Kadetten Schaffhausen
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Gorka Nieto: "Edozein eskubaloi jokalarik pentsatu izan du, txikitan, Kielen kontra jokatu nahi duela"
Bidasoa-Irunek Kieleren aurka jokatuko du, astearte honetan, EHF Europako Ligako partidan, 20:45ean hasita. Nietok partida berezia izango dela nabarmendu du, eta taldeak horrelako norgehiagokak "disfrutatu eta konpetitu" nahi dituela azpimarratu. EITBk zuzenean emanen du partida, ETB4n, telebistaz, eta kirolakeitb.eus euskarriaren bitartez.
Bidasoak Montpellierren galdu du, eta final-laurdenetarako sailkapena zaildu zaio (38-33)
Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio talde frantziarrari lehen zatian, eta bigarrenean baloi gehiegi galdu ditu. Frantziako taldeak kontraerasoa baliatu du partida erabakitzeko.
Bidasoak inoiz baino ondoen jokatu beharko du Europako Ligan Montpellierren aurkako erronkan
Irungo taldeak Europako Ligako taldekako fasearen amaierarik zailenetako bati egin beharko dio aurre Frantzian, bajek eta maila goreneko aurkari baten sendotasunari eutsi beharrak baldintzatuta.
Dariel Garciak ez du CD Bidasoan jarraituko
"Taldearen jokoan funtsezko pieza” den ezker hegalekoak Irungo taldean bizitako etapa garrantzitsua itxi du.
Bidasoa Irunek galdu egin du Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalerdietan
Gipuzkoako taldeak kanporaketa ona jokatu du, baina aurkariak partida hasieran lortutako abantaila erabakigarria izan da amaieran nagusitzeko.