Bidasoak aurkari zailenak ekidin ditu eta C multzoa egokitu zaio
Bidasoa-Irun eskubaloi taldeari Txapeldunen Ligako C multzoa egokitu zaio ostegun honetan Vienan egin den zozketan.
Sävehof (Suedia), Tatran Presov (Eslovakia), Cocks (Finlandia), Eurofarm Rabotnik (Mazedonia) eta Sporting Lisboa (Portugal) dira aurrez aurre izango dituen taldeak.
Jacobo Cuetara entrenatzailea "pozik" agertu da zozketako emaitzarekin. Teknikari asturiarrak nabarmendu duenez, "Wisla Plock, Dinamo Bukarest edota Kadetten talde zailak" saihetsi ditu Bidasoak, besteak beste.
Aitzitik, Sporting Lisboa euren multzoan dagoela gogorarazi du, "lehen postua eskuratzeko faboritoa izan daitekeena", Cuetaren aburuz.
Horren indartsuak ez diren taldeak hartzen dituen taldetxoan egonik, Bidasoak bere multzoko lehen bi sailkatuen artean geratu beharko luke txapelketan aurrera egiteko. Hala balitz, D multzoko bi onenen arteko talde batekin kanporaketa jokatuko luke final-zortzirenetara sailkatzeko.
"Oso zaila da guretzat, baina ikusiko dugu zer maila eman dezakegun. Jardunaldi batzuk igaro ondoren jakingo dugu non egon gaitezkeen ligaxka horretan", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Gorka Nieto: "Edozein eskubaloi jokalarik pentsatu izan du, txikitan, Kielen kontra jokatu nahi duela"
Bidasoa-Irunek Kieleren aurka jokatuko du, astearte honetan, EHF Europako Ligako partidan, 20:45ean hasita. Nietok partida berezia izango dela nabarmendu du, eta taldeak horrelako norgehiagokak "disfrutatu eta konpetitu" nahi dituela azpimarratu. EITBk zuzenean emanen du partida, ETB4n, telebistaz, eta kirolakeitb.eus euskarriaren bitartez.
Bidasoak Montpellierren galdu du, eta final-laurdenetarako sailkapena zaildu zaio (38-33)
Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio talde frantziarrari lehen zatian, eta bigarrenean baloi gehiegi galdu ditu. Frantziako taldeak kontraerasoa baliatu du partida erabakitzeko.
Bidasoak inoiz baino ondoen jokatu beharko du Europako Ligan Montpellierren aurkako erronkan
Irungo taldeak Europako Ligako taldekako fasearen amaierarik zailenetako bati egin beharko dio aurre Frantzian, bajek eta maila goreneko aurkari baten sendotasunari eutsi beharrak baldintzatuta.
Dariel Garciak ez du CD Bidasoan jarraituko
"Taldearen jokoan funtsezko pieza” den ezker hegalekoak Irungo taldean bizitako etapa garrantzitsua itxi du.
Bidasoa Irunek galdu egin du Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalerdietan
Gipuzkoako taldeak kanporaketa ona jokatu du, baina aurkariak partida hasieran lortutako abantaila erabakigarria izan da amaieran nagusitzeko.