Bidasoa ez da finalerdietan izango (33-36)
Bidasoa-Irunek ezin izan du Liberbank Cuenca gainditu Alacanteko Errege Kopako final-laurdenetan, hiru goleko aldearengatik galdu baitu (33-36).
Norgehiagoka oso parekatua joan da, hainbat berdinketa izan baitira markagailuan, batez ere lehen 30 minutuetan zehar, eta inork ez du lortu gol bat baino gehiagoko errentarik atsedenaldira heldu orduko (18-17). Ondorioz, guztia geratu da bigarren zatian erabakitzeko.
Bigarren zati hori lehenengoaren ildo beretik joango zela bazirudien ere, Leo Maciel Cuencako taldeko atezain argentinarraren geldituek Lidio Jimenezen alde erabaki dute kanporaketa.
Jacobo Cuetararen taldearen aldetik, Kauldi Odriozola izan da distira bereziz nabarmendu den jokalaria (12 gol sartu ditu). Zumaiarra eraginkor aritu da hegaletik, eta, horrez gain, zenbait barneraldi egitera ere ausartu da.
Mantxako taldean, berriz, ASOBAL Ligako golegile nagusiena den Leonardo Dutra brasildarrak 8 gol sartu ditu.
Fitxa teknikoa:
33 - Bidasoa-Irun: Luan, Odriozola (12, penaltiz 2), Rodrigo Salinas (4), Barthe (2), Tesoriere (-), Seri (4) eta Zabala (3) -hasierako taldea- Ledo, Cavero (2), Aldaba (-), Serrano (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (1), Renaud (2) eta Azkue (1).
36 - Liberbank Cuenca: Maciel; Baronetto (5), Montoro (4), Natan Suarez (4), Dutra (8) eta Sergio Lopez (1) -hasierako taldea- Ramirez, Doldan (2), Mendoza (-), Hugo Lopez (-), Moscariello (3), Ponciano (6), Nolasco (-), Oscar Rio (3, penaltiz 1), Eskericic (-) eta Taravilla (-).
Markagailua bost minutuero: 2-2, 4-5, 8-6, 11-11, 14-14 eta 18-17 (Atsedenaldia) 20-20, 21-24, 23-27, 26-29, 30-33 eta 33-36 (Amaiera).
Epaileak: Raluy eta Sabroso. Bi minutuz kanporatu dituzte Tesoriere (2) eta Rodrigo Salinas (Bidasoa Irun); Mendoza, Baronetto, Montoro eta Doldan (Liberbank Cuenca).
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoari asko zaildu zaio pasea, Wolffen emanaldi bikainaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka eta Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerak kolokan ikusi ditu.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Gorka Nieto: "Edozein eskubaloi jokalarik pentsatu izan du, txikitan, Kielen kontra jokatu nahi duela"
Bidasoa-Irunek Kieleren aurka jokatuko du, astearte honetan, EHF Europako Ligako partidan, 20:45ean hasita. Nietok partida berezia izango dela nabarmendu du, eta taldeak horrelako norgehiagokak "disfrutatu eta konpetitu" nahi dituela azpimarratu. EITBk zuzenean emanen du partida, ETB4n, telebistaz, eta kirolakeitb.eus euskarriaren bitartez.
Bidasoak Montpellierren galdu du, eta final-laurdenetarako sailkapena zaildu zaio (38-33)
Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio talde frantziarrari lehen zatian, eta bigarrenean baloi gehiegi galdu ditu. Frantziako taldeak kontraerasoa baliatu du partida erabakitzeko.
Bidasoak inoiz baino ondoen jokatu beharko du Europako Ligan Montpellierren aurkako erronkan
Irungo taldeak Europako Ligako taldekako fasearen amaierarik zailenetako bati egin beharko dio aurre Frantzian, bajek eta maila goreneko aurkari baten sendotasunari eutsi beharrak baldintzatuta.
Dariel Garciak ez du CD Bidasoan jarraituko
"Taldearen jokoan funtsezko pieza” den ezker hegalekoak Irungo taldean bizitako etapa garrantzitsua itxi du.
Bidasoa Irunek galdu egin du Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalerdietan
Gipuzkoako taldeak kanporaketa ona jokatu du, baina aurkariak partida hasieran lortutako abantaila erabakigarria izan da amaieran nagusitzeko.
Iñaki Cavero: “Bartzelona munduko talderik onena da, baina badaukagu partida hauetan esperientzia”
Bidasoa-Irunek larunbatean jokatuko du Kopako finalerdia, Bartzelonaren aurka. Irungo taldeko jokalariak, nabarmendu du aurkaria oso gogorra dela baina konfiantza dauka bere taldearengan
Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako finalerdietan
Beste finalerdia Logroño-Valladolid izango da. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.