Bera Bera
2023/09/08 - 23:42
Bera Berak Benficari irabazi dio eta Iberiar Superkopako finala jokatuko du (33-28)
Gipuzkoako taldeak Costa del Sol Malagaren aurka jokatuko du finala. Finala zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 21:00etatik aurrera.
2023/09/07 - 13:32
Bera Beraren eta Benficaren arteko Iberiar Superkoparen finalerdia, zuzenean EITBn
Ostiral honetan jokatuko dute partida, Josean Gasca Donostiako pabiloian, eta neurketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4 telebista-katean zein streamingez, eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.
2023/09/04 - 23:11
Bera Berak denboraldi honetarako duen taldea aurkeztu du Donostian
Super Amara Bera Berak 16 jokalari ditu, eta Jon Begiristain izango da Imanol Alvarezen laguntzailea, Alex Noguesen lekua hartuta. Miramar jauregian egin dute aurkezpena, astelehenean.
2023/08/03 - 18:39
Bera Berak ezagutzera eman ditu datorren denboraldiko kamisetak
Super Amara Bera Berak hurrengo denboraldiko kamisetak aurkeztu ditu. Elastikoek klubaren ohiko koloreak eramango ditu, hau da, urdina eta laranja.
2023/07/27 - 19:11
Carmen Arroyo, ilusioz gainezka datozen bi denboraldietarako Bera Beran
Carmen Arroyo gazte mantxatarra izan da Bera Berak egin dituen bi fitxaketetako bat. Arroyo ilusioz eta baikor agertu da Donostiako taldearekin titulu guztiak borrokatzeko.
2023/07/26 - 23:26
Bera Berak ilusioz eta anbizioz ekin dio denboraldi berriari
Josean Gasca Pabilioian Super Amara Bera Bera martxan jarri da berriz. Imanol Alvarezen taldeak denboraldi amaierako zapore garratza ahaztu eta indarberrituta hasi nahi du denboraldiaurrea.
2023/07/18 - 18:07
Norvegiako Sola HK taldea izango da Bera Beraren aurkaria, Europa Ligan
Joaneko partida azaroaren 11n edo 12an jokatuko dute Norvegian eta itzulikoa, berriz, etxean, Gascan, azaroaren 18an.
2023/07/14 - 21:43
Donostia izango da lehen Iberiar Superkoparen egoitza
Irailaren 8an eta 9an jokatuko den txapelketan Costa del Sol Málaga, Super Amara Bera Bera, Sporting Lisboa eta Madeira Andebol SAD taldeak arituko dira.
2023/07/11 - 14:52
Bera Berak azaroan ekingo dio Europa Ligari
Aurreko denboraldian egin zuten moduan, taldeen fasearen aurreko erronda abiatuko du azaroan talde donostiarrak, Europako Federazioak webgunean azaldu duenez.
2023/06/26 - 19:27
Bera Berak Alba Menendez kapitaina eta Giuliana Gavilan berritu ditu
Bi jokalariek urtebeterako berritu dute. Ondorioz, Imanol Alvarez entrenatzaileak bere esanetara ditu jada behar dituen 16 jokalariak. Denboraldiaurrea uztailaren 26an hasiko dute.
2023/06/23 - 15:48
Super Amara Bera Berak June Loidiren eta Anne Erauskinen kontratuak berritu ditu
June Loidi hegalekoak beste denboraldi batez jarraituko du Donostiako taldean, eta Anne Erauskinek, berriz, bi denboraldirako sinatu du.
2023/06/20 - 21:25
Emma Boadak eta Malena Cavok berritu egin dute Bera Berarekin, 2023-24 denboraldirako
Boadak, hala, bosgarren urtea emango du Donostiako taldean, eta Cavok, aldiz, laugarrena.
2023/06/15 - 19:00
Mariane Fernandesek eta Elke Karstenek kontratua luzatu dute Bera Berarekin 2024ra arte
Jokalariek eta klubak akordioa adostu dute kontratua urtebetez luzatzeko; beraz, Fernandesek eta Karstenek 2024ra arte jarraituko dute Donostiako taldean.
2023/06/13 - 19:56
Imanol Alvarez entrenatzaileak beste bi urte egingo ditu Bera Bera taldean
Horrenbestez, eta sinatutako bi denboraldiak osorik eginez gero, Alvarezek zazpi urte jarraian egingo ditu donostiarren aulkian, bere bigarren etapan.
2023/06/09 - 17:34
Arrojeriak, Etxeberriak eta Hernandezek beste urtebetez jarraituko dute Bera Beran
Hartara, 11, 10 eta 4 denboraldi beteko dituzte Donostiako taldean, hurrenez hurren.
2023/06/01 - 18:22
Bera Berak Carmen Arroyo eta Lyndie Tchaptchet fitxatu ditu bi denboraldirako
Tchaptchet Beti-Onak taldetik dator, eta Carmen Arroyo, berriz, Gijongo Motive.co taldetik.
2023/05/21 - 22:09
Bera Bera Ligako finaletik kanpo geratu da, Elx taldearekin hirugarren partidan galduta (22-26)
Imanol Alvarezen taldea atzetik joan da markagailuan ia partida osoan, eta burua altxatu ezinda ibili dira Elxekoen nagusitasunaren aurrean.
2023/05/20 - 01:00
Bera Berak Elxi irabazi dio eta finalerako txartela hirugarren partidan jokatuko da (30-28)
Bi talde horien arteko lehen finalista igandean, maiatzak 21, erabakiko da Josean Gascan jokatuko den hirugarren partidan.
2023/05/19 - 11:54
Bera Berak garaipena behar du gaur, Elxen aurka, finalerdia berdindu eta hirugarren partida behartzeko
Donostiako taldeak, Gascako zaleekin batera, Atticgo Elx menderatu behar du, aurkariak kanporaketako lehen norgehiagokan lortutako garaipena berdintzeko. Neurketa 21:00etan hasiko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.
2023/05/17 - 18:46
Imanol Alvarez: ''Finala balitz bezala jokatu behar dugu''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ostiraleko neurketa (Ligako finalerdietako kanporaketa) erabakigarriari buruzko gakoak eman ditu asteazken honetako prentsaurrekoan. Talde donostiarra irabaztera behartuta dago, Elxen 28-27 galdu baitzuen.