Bera Bera
2024/07/16 - 15:04
Benfica izango da Bera Beraren aurkaria European League txapelketan
Joaneko partida urriaren 5eko asteburuan jokatuko dute, Portugalen; itzulikoa, berriz, Donostian, astebete geroago.
2024/07/08 - 15:46
Maitane Etxeberria, Lysa Tchaptchet, Odriozola, eta Garciandia Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiarekin
Gainera, Sergey Hernandez ere joango da Parisera, ordezko bezala. Ambros Martin hautatzaileak deitutako jokalariek Irunen jokatuko dituzte hiru lagunarteko partida, Olinpiar Jokoak hasi aurretik.
2024/06/05 - 23:27
Bera Berak Lucia Prades eta Tamara Kostic atezainak eta Francisca Araujo Joao hegalekoa fitxatu ditu
Prades Elda Prestigio taldetik iritsiko da, Kostic Serbiako Ligatik, eta Araujo Joao Madeiran aritu da, Bera Berarekin sinatu aurretik.
2024/06/04 - 17:19
Alba Menendez, Bera Bera: ''Datorren urtean berriz hemen egotea espero dugu, hiru tituluak lortuta''
Liga, Erregina Kopa eta Superkopa irabazi ditu denboraldi honetan Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak. Donostiako Udalean harrera berezia egin diote.
2024/06/01 - 21:48
Bera Berak irabazi du Liga, finalean Elx mendean hartuta
Bera Berak asko sufritu du Elxen. Partida ia guztia atzetik joan da markagailuan, baina, azkenean, neurketari buelta eman dio eta denboraldiko hirugarren titulua eskuratu du.
2024/05/30 - 00:59
Anne Erauskin: ''Intentsitate altu batekin ateratzen bagara, finala irabaz dezakegu''
Anne Erauskin ermuarra sinetsita agertu da Bera Berak Iberdrola Ligako txapela irabaz dezakeela, Elxeren aurkako bigarren neurketan lehendabizikoan erakutsitako kontzentrazio eta intentsitate berak plazaratuz gero.
2024/05/29 - 23:50
Bera Berak bereganatu du Ligako finaleko lehen neurketa (30-26)
Donostiarrak bi gol azpitik heldu dira atsedenaldira, baina bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi dute Imanol Alvarezen jokalariek, eta Elx garaitu dute.
2024/05/28 - 15:17
Super Amara Bera Bera, Ligako titulua irabazteko lehen urratsaren bila
Donostiako taldeak Atticgo Elche hartuko du Josean Gasca kiroldegian, asteazken honetan, 19:30etik aurrera, Iberdrola Guerreras Ligako finaleko joaneko partidan.
2024/05/19 - 22:57
Bera Berak Malagari irabazi dio luzapenean, eta Ligako finala jokatuko du
Donostiarrek Malagaren aurkako Ligako finalerdiko bigarren partida irabazi dute, berdintasun handiko neurketan. Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeak luzapenean lortu du garaipena (4-5), eta Elxen kontra jokatuko du final handia.
2024/05/12 - 22:06
Bera Bera, Erreginaren Kopako txapeldun
Donostiako taldeak iazko lorpena errepikatu du, Kopa berriro irabazita, zortzigarrenez. Bigarren zatian hautsi du partida Imanol Alvarezen taldeak.
2024/05/12 - 21:15
Menendez: ''Zortzigarrena da, eta etxean izanda berezienetako bat''
Alba Menendez Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopa irabazi ostean. Zarauztarra pozik azaldu da garaikurra eskuetan duela.
2024/05/12 - 00:03
Aalla: ''Ikaragarria da. Finalean ez bagara % 100ean ateratzen, galdu dezakegu, eta helburua irabaztea da''
Maddi Aalla Super Amara Bera Bera taldeko atezainak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopako finalerako txartela eskuratu ostean. Donostiako taldeak 30-25 irabazi dio Malagari finalerdietan. Valladolid izango du aurkari finalean.
2024/05/11 - 23:30
Bera Berak 30-25 irabazi dio Malagari, eta Erregina Kopako finala jokatuko du
Super Amara Bera Berak mendean hartu du Andaluziako taldea 30-25eko emaitzarekin Kopako finalerdietan. Ondorioz, finala jokatuko du Valladoliden aurka.
2024/05/11 - 00:45
Bera Berak Erregina Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Guardes 35-23 garaituta
Super Amara Bera Berak garaipena bereganatu du Atletico Guardesen kontrako final-laurdenetako kanporaketan (35-23), eta Malaga izango du aurkari finalerdietan.
2024/05/04 - 23:17
Bera Berak Malagari irabazi dio, Liga eskuratzeko play-offeko joaneko partidan (22-21)
Donostiarrek sei penalti huts egin dituzte, eta gol bateko abantailarekin nagusitu dira. Hortaz, kanporaketa Malagan erabakiko da, datorren maiatzaren 19an.
2024/04/27 - 21:34
Bera Berak ligako finalerdietarako txartela lortu du, Valladolid bigarrenez menderatuta
Super Amara Bera Berak 27-23 irabazi dio Aula Cultural Valladolidi Guerreras Iberdrola Ligako play-offetako final-laurdenetako bigarren partida, eta lehen partidan ere nagusitu zenez, finalerdiak jokatuko ditu.
2024/04/20 - 11:57
Super Amara Bera Berak mendean hartu du Valladolid final-laurdenetako lehen partidan (27-34)
Gipuzkoarrek ez dute huts egin fase erabakigarri honetako lehen neurketan, eta Caja Rural Aula Valladolid garaitu dute, finalerdietarako lehen urratsa emanez.
2024/03/01 - 19:16
Bera Berak Elba Alvarez fitxatu du datorren denboraldirako
Vigoko jokalaria defentsa zentral sendoa da, eta penalti jaurtiketetan nabarmentzen da. Egun, Valladoliden jokatzen du.
2024/03/01 - 16:01
Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
2024ko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da, Donostian. Bera Bera Atletico Guardesen aurka arituko da final-laurdenetako kanporaketan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
2024/02/20 - 14:50
Bera Bera-Mecalia Atletico Guardes, eskubaloiko Erregina Koparen final laurdenetan
Astearte eguerdian egin dute zozketa Donostiako Aquariumean. Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko dituzte fase honetako partidak, Gipuzkoako hiriburuko Donostia Arenan.