Bera Bera
2025/01/11 - 15:22
Bera Bera – Paris 92 Europa Ligako multzoen faseko partida, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en
Imanol Alvarezen taldeak Europa Ligako multzoen lehen fasea hasiko du larunbat honetan, Paris 92 talde indartsuak Donostian hartuta. Partida zuzenean eskainiko dugu, 18:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.
2025/01/09 - 13:05
Alba Menendez, ''pozik'' eta ''gogotsu'' Europa Ligako multzoen faseari ekiteko
Super Amara Bera Berak Europa Ligako multzoen faseari ekingo dio urtarrilaren 11n, Paris 92 taldearen aurka, Donostian. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k. Alba Menendez jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du larunbateko norgehiagokari biuruz.
2025/01/09 - 12:46
Bera Berak Europa Ligarako jantziak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak EHF Europa Ligan erabiliko dituen jantziak aurkeztu ditu. Txapelketako logotipoa daukate mahukan. Esther Arrojeriak eta Alba Menendezek egin dituzte modelo lanak.
2025/01/01 - 20:43
Bera Berak Micaela Rodrigues fitxatu du, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte
Eskuin hegaleko jokatzen du, Sao Pauloko Pinheiros taldetik iritsi da Bera Berara, eta internazionala da Brasilgo selekzioarekin. Rodrigues ostiralean helduko da Donostiara, eta asteartean hasiko da entrenatzen.
2024/11/21 - 13:20
Paris 92, Super Amara Bera Beraren lehen arerioa, Europa Ligako multzoen fasean
Hori izan da ostegun honetan Vienan egindako zozketaren emaitza. Multzoen faseko lehen neurketa otsailaren 11 eta 12ko asteburuan jokatuko dute, etxetik kanpo.
2024/11/17 - 16:12
Bera Bera multzokako fasera sailkatu da, Lublin talde poloniarra itzuliko partidan gaindituta (26-20)
Gipuzkoarrek lau goleko aldea irauli behar zuten final-zortzirenetan sartzeko.
2024/11/15 - 20:21
Anne Erauskin: ''Konfiantzaz beteta gaude''
Bera Berak igandeko partida gainditzea du helburu. Aurten Imanol Alvarezek gidatzen duen taldearen helburu nagusietako bat Europa da. Horretarako, donostiarrek 4 goleko aldea irauli beharko dute Gascan, Lublin poloniar taldearen aurka. Anne Erauskinek uste du egin dezaketela.
2024/11/14 - 19:19
Imanol Alvarez: ''Kanporaketa gainditzeko erasoan ondo egon behar dugu''
Super Amara Bera Berak EHF Europa Ligako 3. atariko kanporaketako itzuliko partida jokatuko du MKS Funfloor Lublinen aurka, arazoaren 17an, Gascan (Donostia). Joaneko neurketak lau golgatik galdu zuen talde gipuzkoarrak, eta huraxe da irauli behar duten desabantaila.
2024/11/13 - 19:15
Toti Garmendia (Bera Bera): ''Fede handia dugu kanporaketari buelta emateko''
Azaroaren 17an jokatuko den Lublinen aurkako partidan Bera Berak lau goleko desabantaila irauli beharko du Europako Ligako multzoen faserako sailkatzeko. Bertaratutakoei taldearen poster bat oparituko zaie. Bera Bera taldearen kirol arduradunak adierazi du igandean zaleen babesa beharko dutela.
2024/11/11 - 10:54
Bera Berak galdu egin du Lublinen aurka (23-19), eta lau goleko desabantaila irauli beharko du aurrera egiteko
Super Amara Bera Berak 23-29ko emaitzarekin galdu du MKS FunFloor Lublinen kontrako EHF European Leagueko atariko hirugarren kanporaketako joaneko norgehiagoka. Beraz, Donostiako taldeak lau goleko desabantailari buelta eman beharko dio itzuliko neurketan.
2024/11/07 - 13:06
Arrojeria: ''Iritsi gara taldearen erronka handienetako batera, zaila izango da, baina konfiantzarekin gaude''
Super Amara Bera Berak EHF European League txapelketako multzoen fasea jokatzeko azken atariko kanporaketari ekingo dio azaroaren 10ean. MKS FunFloor Lublin izango du aurkari. Joaneko partida Polonian jokatuko da; itzulikoa, Donostian, azroaren 17an. Esther Arrojeria jokalaria baikor azaldu da.
2024/10/12 - 16:07
Anne Erauskin: ''Partida oso gogorra izan da, baina azkenean helburua bete dugu''
Bera Berak eta Benficak 32na berdindu dute Gascan jokatutako partida, baina Lisboan jokatutako neurketan donostiarrak gailendu ziren, eta, ondorioz, aurrera egin dute EHF Europa Ligako multzoen fasea lehiatu ahal izateko ibilidean.
2024/10/12 - 15:54
Bera Berak Benficaren aurkako kanporaketa gainditu du, estutasunez izan bada ere
Bera Berak eta Benficak 32na berdindu dute Gascan jokatutako partida, baina Lisboako neurketan donostiarrak gailendu zirenez, horiek egin dute aurrera EHF Europa Ligako multzoen fasea lehiatu ahal izateko ibilbidean.
2024/10/11 - 16:43
Esther Arrojeria: ''Gakoa izango da partidan ondo sartzea, eta defentsan sendo egotea''
Super Amara Bera Berak larunbatean jokatuko du, Donostian, Benficaren aurkako kanporaketako bueltako partida, EHF Europa Ligako multzoen fasean sartzeko helburuarekin. Bezperan, Esther Arrojeria eta Anne Erauskin jokalariekin hitz egin dugu.
2024/10/11 - 15:53
Bera Bera – Benfica kanporaketako itzuliko partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EHF Europa Ligako multzoen fasera heltzeko bidean, Imanol Alvarezen taldeak bi goleko errenta lortu zuen igandean Lisboan jokatutako norgehiagokan. Itzuliko partida zuzenean eskainiko dugu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/10/06 - 20:03
Bera Berak mendean hartu du Benfica, eta bi goleko abantaila lortu du itzuliko partidarako (28-30)
Oso partida parekatua izan da, baina Donostiako taldeak beste martxa bat sartu du bigarren zatian garaipena lortzeko eta Donostian jokatuko den itzuliko partidara abantailarekin joateko.
2024/10/05 - 14:17
Benfica–Bera Bera kanporaketako joaneko partida, zuzenean, igandean, ETB4n eta eitb.eus atarian
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du igande honetan (16:00), Europa Ligan sartzeko aurre-kanporaketako joaneko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2024/10/04 - 16:46
Alba Menendez: ''Ez gaude gure sasoirik onenean, baina Europa da, eta oso motibatuta gaude''
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du EHF Europa Ligan lehiatu ahal izateko kanporaketa. Joaneko partida igande honetan izango da, Lisboan. Atarikoan, Imanol Alvarez entrenatzailearekin eta Alba Menendez jokalariarekin egon gara.
2024/09/11 - 23:34
Bera Bera, titulu guztien lehian aritzeko asmoz
Super Amara Bera Berak asteazkenean egin du aurkezpena. Bost jokalari berri ditu Donostiako taldeak, tartean bi atezain.
2024/09/08 - 19:54
Bera Berak bigarrenez irabazi du Iberiar Superkopa
Imanol Alvarezen taldeak 19-28 irabazi dio Elxi, Maian (Portugal) jokatu duten finalean. Lehen zatia parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu da Donostiako taldea.